Kongresuaren aurkezpena antolatzaile eta babesa eskainiko duten erakundeetako ordezkariekin.

Dantz Network Congress, musika elektronikoaren topagune Donostian

2025eko martxoaren 12tik 15era burutuko da Kursaalen eta 1.500 lagun inguruko biltzea aurreikusten dute antolatzaileek

A. Urbieta

Donostia

Domingo, 15 de diciembre 2024, 18:44

2025eko martxoaren 12tik 15era, musika elektronikoaren industriaren erreferente bihurtuko da Donostia, Kursaalen egingo den Dantz Network Congress (DNC) topaketaren lehen edizioari esker. Kongresuak nazioarteko 1.500 parte-hartzaile baino gehiago bilduko ditu, profesionalak, artistak, teknologoak eta ekintzaileak, besteak beste, ideiak trukatzeko, berrikuntzarako eta lankidetzarako plataforma bihurtu nahian

Publicidad

Dantz Network Congress-ek egitarau zabala izango du lau egunetan zehar: mahai-inguruak, aurkezpenak, tailerrak eta showcase delakoak egingo dira Donostiako hainbat txokotan, berrikuntza, jasangarritasuna eta elektronikoaren eragin kulturala bezalako gaiak jorratuz. Azken egunean, martxoaren 15ean, larunbatean, publikoari irekitako jarduerak izango dira. «Komunitateak, erronkak eta entzuleria globalak musika elektronikoan» gaiaren inguruan hitz egiteko eta gogoeta bultzatzea da xedea. Hala, EHUrekin lankidetzan, parte-hartze prozesu bat izango da, hausnarketak eta proposamenak biltzeko asmoz.

Horiez gain, talentu berrientzako lehiaketa ere egingo da: Dantz Network Contest by Guuk. Alde batetik, binilozko merkaturatze baterako musika elektronikoaren ekoizleak aukeratuko dira, eta, bestetik, DJei eta zuzeneko proiektuei Tresor Berlin edo Dantz Festival bezalako nazioarteko ekitaldietan jotzeko aukera eskainiko zaie.

Parte-hartzaile ezagunak

Parte hartzaile ezagunak izango dira, besteak beste, Ben Turner (Graphite Music), Ricard Robles (Sónar Festival), Dimitri Hegermann (Tresor/UNESCO), Victor de la Serna (Monegros/Elrow), Laren Agius (The Beatport Group), Giorgia Taglietti (The ICNAC), Mónica Comas (Creative Europe Culture, Kultura Ministerioa) eta Carola Stoiber (PullProxy), beste askoren artean. Horrez gain, tokiko talentuei tarte berezia eskaini nahiz zaie elkarrizketa eta showcasen bitartez, Euskadiren aberastasun kulturala eta musika elektronikoaren panorama globalari egindako ekarpena nabarmenduz.

Kongresurako akreditazioak dagoeneko salgai daude www.dantz.eu/network topaketaren webgunean. 89 euroko salneurria izango dute eta horri kudeaketa gastuak gehituko zaizkie, eta % 50eko deskontua izango dute ikasleentzat.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad