Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Chantal Akerman zinemagile belgikarrari eskainitako erakusketa urriak 19 arte dago ikusgai Artium Museoan Artium

Chantal Akerman zinemagile feministaren lanari mintegi bat eskainiko dio Artiumek

Museoak zuzendari belgikarrari eskainitako erakusketari loturik antolatu da programa aste honetan

DV

Donostia

Astelehena, 14 uztaila 2025, 12:49

Comenta

Chantal Akerman (Brusela, 1950 - Paris, 2015) zinemagile feministaren lanaren inguruku mintegia antolatu du Gasteizko Artium museoak. Bertan, zuzendari belgikarraren zinema lanetan adierazitako kezka estetikoek eta gaiek haren filmetatik haratago zer inplikazio dituzten eta zergatik diren abiapuntu geografia eremu desberdinetako zenbait zinemagile belaunaldirentzat aztertuko da.

'Chantal Akermanen bidez pentsatzea: genealogia bat abian' programa publikoa astelehen honetatik asteazkenera, uztailaren 14tik 16ra, egingo da. Hain zuzen museoan urrira bitartean ikusgai egongo den 'Chantal Akerman. Irudiari aurre egitea' erakusketari loturik antolatu den ekimena da.

Programak Akermanen lan metodoak ezagutzeko bide eman nahi duela adierazi dute antolatzaileek, bai eta «erakutsi nola lan egin duten beste zinemagile feminista batzuek haren ohiko gaien gainean beste hizkuntza eta geografia batzuetatik, zinemari buruz duen ideia baliagarri nola gerta dakiguken pentsatzeko eta historia hurbilari galderak egiteko».

«Hitzaldietan eta materialen proiekzioetan oinarriturik, konstelazio bat proposatzen da, lausoa batzuetan, argiagoa bestetan, zenbait zinemagile belaunaldiren obren inguruan. Ibilian sortutako genealogia bat da, zinematografia feministak haien mugetatik kanpo pentsatzeko gonbita egiten duen ibilbide bat», azaldu dute.

Hiru hitzordu

Lehenengo hitzordua astelehen arratsaldean izango da, 18.00etatik aurrera, Claire Athertonek, erakusketaren komisario eta Akermanen ohiko lankideak, eskainiko duena 'The Art of Editing' izenburupean. Asteartean, ordu berean, Erika Balsom ikertzaile eta Londresko King's Collegen ikasketa zinematografikoen irakaslearen txanda izango da.

Amaitzeko, asteazkenean Andoni Imaz zinema komisarioak eta kritikoak, eta Arantza Santesteban Artium Museoaren Ikerketa eta Programa publikoen komisarioak azken hitzaldia emango dute 'Genealogia bat abian' izenburupean. Ondoren, mintegian parte hartu duten lau hizlariek amaierako ondorioak azalduko dituzte.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Chantal Akerman zinemagile feministaren lanari mintegi bat eskainiko dio Artiumek

Chantal Akerman zinemagile feministaren lanari mintegi bat eskainiko dio Artiumek