Burdinarekin lotutako ondarea ezagutzera emateko argazki lehiaketa
Pirinioetako Burdinaren Bidea elkarteak antolatu du eta lanak aurkezteko epea apirilaren 25ean amaituko da
I. A.
Donostia
Martes, 4 de abril 2023, 15:44
Gipuzkoan burdinarekin lotutako kultur ondare handia dago. Hor daude Agorregiko edo Mirandaolako burdinolak, Arditurriko meategia, Euskal Burdinaren Museoa, Mutiloako meatz-gunea edo Ormaiztegiko zubia, besteak beste. Denak Piriniotetako burdinaren Bide Elkartean ordezkatuta daude. Elkarte honek, burdinaren kultura eta tradizioa, jarduera siderurgikoa, meategiak, burdinolak, artxiboak eta arkitektura aztertzeko, kontserbatzeko eta zabaltzeko lan bateratua egiten du. Pirinioetako Burdinaren Bidea elkartea Andorrak, Akitaniak, Kataluniak eta Gipuzkoak osatzen dute.
Publicidad
Erakundeak hainbat ekimen egiten ditu, eta oraingoan, Burdinaren Europako Ibilbideko ondare siderurgikoaren ezagutza sustatzeko eta sormena bultzatzeko helburuarekin argazki lehiaketa antolatu du, 'Burdina historian zehar: Pirinioetako Burdinaren Bidearen Europako Ibilbideko museoak eta monumentuak ezagutzen' izenarekin. Lehiaketa herritar guztientzat dago zabalik eta aurkezten diren argazkiek lehiaketaren gaiarekin lotura zuzena edo zeharkakoa izan behar dute. Honela, argazkiek egilearen ikuspegi pertsonala erakutsi behar dute, eta ondare-multzoan, xehetasun arkitektoniko batean edo elementu horrekin lotutako objektu batean zentratu daitezke. Erakunde bakoitzak programatutako jarduera edo irteera gidatuetan edo modu librean egindako argazkiak izan daitezke.
Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bi argazki aurkeztu ahal izango ditu, une horretan beste lehiaketa batzuetan parte hartzen ez dutenak eta aurretik sarituak izan ez direnak. Lehiaketan parte hartzeko, izena eman eta argazkiak modu digitalean bidali behar dira eta Pirinioetako Burdinaren Bidea elkartearen webgune ofizialean (https://larutadelhierroenlospirineos.es. ) dagoen inskripzioa eduki beharko dute. Argazkiak aurkezteko epea apirilaren 25ean amaituko da.
Sariei dagokienez, lehiaketako irabazleek hainbat sari jasoko dituzte, hala nola hoteleko bi gau, museo eta instalazio kulturaletarako sarrerak edo material fotografiko-informatiko eta elektronikoko sortak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión