Bertsolaritzari eta prosodiari buruzko tesia aurkeztu du Ainhoa Aizpuruak
'Euskarazko bat-bateko bertsoen erritmoa: Silabatzea, erritmo-ereduak eta taldekatzea' izan da ikerketaren izenburua eta kalifikazio gorena jaso du
I. A.
Donostia
Sábado, 20 de abril 2024, 12:04
Bertsolaritza eta prosodiari buruzko tesia aurkeztu du Ainhoa Aizpurua Insaustik (Gasteiz, 1992) ostiral honetan EHUko Arabako Campusean, Gasteizen. 'Euskarazko bat-bateko bertsoen erritmoa: Silabatzea, erritmo-ereduak eta taldekatzea' izan da ikerketaren izenburua eta kalifikazio gorena jaso du. Orain, epaimahaiak Cum Laude izendapena jasotzea aztertuko du. Ikerketa honek ahalbidetu dio EHUn doktore bilakatzea.
Publicidad
Tesian zuzendari izan ditu Oroitz Jauregi hizkuntzalaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea, eta Lourdes Oñaederra, euskal filologian doktorea. Joseba Lakarra, Irantzu Epelde eta Elixabete Perez izan dira epaimahaikideak.
Bertsozale Elkarteak ezagutzera eman duenez, tesia aurkeztu aurreko prozesu luzea izan da Ainhoa Azipuruarentzat: Laboa Katedrak eta Mintzolak proiektua saritu zioten, eta horren ondoren aurkeztu zen ikerketa deialdira. Hori ere sarituta, ikertzaile lanetan ibili da.
Aizpuruak harreman estua du Bertsozale Elkartearekin, Arabako Bertsozale Elkarteko ikerkuntza arduraduna baita. Horrez gain, epaile taldean ere badabil: 2013ko Arabako Bertsolari Txapelketan epaile taldera hurbildu zen eta 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketatik epaile da. Ikerketako prozesuan, hain zuzen ere, Bertsozale Elkartearen eta Xenpelar Dokumentazio Zentroaren laguntza jaso du. Orain, tesia aurkeztearekin batera, EHUko doktore izendatu dute Ainhoa Aizpurua.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión