Bertso urtearen errepasoa egingo du 'Hitzetik Hortzera' saioak larunbatean
Urteko azken programa 2024ko bertsoaldi desberdinekin osatuko da
DV
Donostia
Jueves, 26 de diciembre 2024, 13:05
Urte oparoa izan da bertsolaritzarentzat amaitzear den 2024a. Apirilean hasi eta abendurarte, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa jokatu da. Herrialdeko hainbat udalerritan guztira 36 saio antolatu dira, zaletuen gozamenerako. Txapelketak amaiera bikaina izan zuen Illunbeko final handian, abenduaren 14an. Bada, urtea bukatzearekin batera, urtearen errepasoa egitearen ohiturari eutsiko diote Hitzetik Hortzerako lagunek ere. 2024ak emandako bertsoaldi desberdinekin osatuko dute urteko azken programa, larunbatean gauean, 21:00etan ETB1n ikusgai izango dena.
Publicidad
Aurten ere, sorpresarako tartea izango da saioan. Honela, bertsolariek Mirari Martiarena aurkezleari gabon saria emango diote bere lana eskertzeko eta atseden hartzera bidaliko dute Bardeetara. Ez da espero zuen oparia izango, baina Bardeetatik egingo du 2024ko bertso urtearen errepasoa. Kantuan bertsolari desberdinak ikusteko aukera emango die ikusleei errepaso programa berezi honek. Besteak beste, bertan izango dira Gipuzkoako Bertsolari txapelketa irabazi berri duen Alaia Martin, Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Araceli Argüello, Aroa Arrizubieta, Eneko Lazkoz, Garazi Navarro, Haira Aizpurua, Joanes Illarregi, Jon Maia, Jone Uria, Julio Soto, June Aiestaran, Maialen Akizu, Euskal Herriko Bertsolari txapelketako azken irabazlea Maialen Lujanbio, Miren Amuriza, Nerea Elustondo, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Ramuntxo Christy, Saioa Alkaiza, Sustrai Colina eta Unai Iturriaga.
2024a biribiltzeko, Ekhiñe Zapiain bertsolari beratarraren Metamorfosia bertso sorta ikusi eta entzuteko aukera izango da. Zapiainek alboan izango du Manex Pagola musikaria.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión