BBK Live jaialdiak 23,6 milioi euro baino gehiago utzi ditu Bilbon
E. A.
Domingo, 20 de julio 2025, 17:04
Bilboko Udaleko eta Last Tour enpresa sustatzaileko lantaldeek lehenbiziko balantze bat egin dute uztailaren 10etik 12ra arteko Bilbao BBK Live jaialdiaren 2025eko edizioaren itxieran erregistratutako datu garrantzitsuenekin. Jakitera eman dutenez, jaialdiak 23,6 milioi euro baino gehiago utzi ditu aurten hirian; batez ere ostalaritza, merkataritza eta ostatuen sektoreetan. Uztailaren 10etik 12ra bitartean Kobetamendin ospatu zen musika jaialdi arrakastatsua.
Publicidad
Datuen arabera, kopuru handietan eta jatorriaren arabera, % 17 atzerritik dator; batez ere, Erresuma Batutik, Frantziatik, Italiatik eta Portugaletik. Beste % 42 bertako publikoa da; hau da, Bilbokoa eta Euskadiko gainerako tokietakoa. Estatutik datozen pertsonen artean, berroz, (% 41), Madrilgo Erkidegoa, Katalunia, Valentziako Erkidegoa eta Kantabria dira jatorri ohikoenak.
Kylie Minogue, Pulp, Damiano David, Bad Gyal, Raye, Carolina Durante, Nathy Peluso, Michael Kiwanuka, Ca7riel y Paco Amoroso eta Kaytranada artistek jo dute aurten zuzenean, besteak beste, eta 50 herrialde baino gehiagotako 115.000 lagunetik gora bildu ditu aurten jaialdiak.
Parte-hartzaileen adinari dagokionez, Bilboko Udalak nabarmendu du jaialdia adin guztietako publikoarentzat dela. Ildo horretatik, 18 eta 30 urte bitarteko gazteak % 43 izan dira, eta iaz % 28. Bertaratutakoen % 31k 31 eta 40 urte bitartean izan ditu, % 18k 41 eta 50 urte bitartean eta % 8k 50 urte baino gehiago.
Antolakuntzan 3.500 profesional inguruk hartu dute parte, bereziki ondorengo lanetan: logistika, hornidura, zerbitzuak, argiztapena, soinua, ikus-entzunezkoak, segurtasuna eta catering-a. Gainera, musika jaialdiaren hiru egunetan hotelen okupazioa % 90etik gorakoa izan da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión