Borrar
Nerea Baldak 'Azpimarrak' liburua atera berri du. Gorka Estrada

'Azpimarrak' eleberri laburra kaleratu du Nerea Baldak

Bi pertsonairen joan-etorriak aurkezten ditu autoreak, azpimarraz betetako liburu bat topatu ondoren aurkituko direnak

Itziar Altuna

Donostia

Ostirala, 19 maiatza 2023, 14:06

Comenta

Bigarrenez Ramiro Pinilla eleberri laburren lehiaketa irabazi zuen 2022an Nerea Baldak (Irurtzun, 1975) 'Azpimarrak' lanarekin, eta orain, Ereinen eskutik liburua argitaratu da. Hasieran «ipuintxo» bat izango zena eleberri motz batetan bilakatu zen, idazleak aurkezpenean aitortu duenez. Selva eta Andreu pertsonaien joan-etorriak eta bizitzaren garratzak jarri diezkien oztopoak aurkezten ditu Baldak. «Pertsonaiak aurkeztu ondoren hainbat hari-mutur bazirela ikusi nuen eta orduan luzeagora joan da».

Autoreak liburuaren abiapuntua «garbi» izan zuela aitortu du. «Jabearen datuak idatzita zituen bigarren eskuko liburu bat erosi zuen behin lagun batek, eta ezagutzen zuen pertsona batena zela ohartu zen. Ideia horrekin geratu nintzen, noizbait horrekin zerbait egin behar nuelakoen». Horrela, Selvak liburu bat topatuko du autobusean, azpimarrez beteta, eta horren bitartez aurkituko du Andreu, gaztetan ezagutu zuen mutila. Punta s´Arenellako itsasargia da bien abiapuntua. Iraganera gerturatuko ditu eta halaber, elkarren zalantza eta minetara. «Garrantzitsua dena azpimarratu ohi dugu, eta amaieran ikusiko da zer den garrantzitsua».

Liburuan pertsonaia bakoitzaren bi ahotsak tartekatzen dira, eta hau argitaletxearen proposamena izan da. «Ramiro Pinilla lehiaketa irabazi ondoren iritsi zitzaigun lana. Edukia mantendu dugu, baina egiturari bai begiratu diogula, gertatzen ari denaren ikuspegi osoa izan dezan irakurleak», adierazi du Uxue Razquin, Erein argitaletxeko editoreak.

Istorian zehar hainbat gai jorratzen ditu autoreak, hala nola maitasuna, harreman mota desberdinak, amatasuna edo familiaren eragina, besteak beste. Pandemia aurretik ekin zion idatzi honi, baina itxialdian baztertuta utzi zuen, aurrerago berrartzeko. «Ramiro Pinilla lehiaketara aurkeztea erabaki nuen, eta horrek bultzada bezala lagundu zidan liburua amaitzeko».

Nerea Balda Euskal Filologian lizentziatua da eta Bigarren Hezkuntzako Euskara eta Literatura irakaslea. 2019an Pamiela argitaletxeak bere lehen eleberria argitaratu zuen, 'Atzerrian', eta 2022an, Zerokotan elkartearen eskutik 'DardarakK' poesia liburua kaleratu zuen. Literaturan ibilbide laburra izan arren, bi aldiz irabazi du Ramiro Pinilla eleberri laburren lehiaketa, eta 2018an Iruñeko egile berrientzako literatur lehiaketan lehen sariak jaso zituen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Azpimarrak' eleberri laburra kaleratu du Nerea Baldak

'Azpimarrak' eleberri laburra kaleratu du Nerea Baldak