Urgente Largas colas en la AP-8 y la GI-636 en dirección a la muga
Beñat Gaztelumendi, aurreko igandeko saioan, Errenterian. Bertsozale Elkartea
2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

Azkoitian eta Irunen jokatuko dira asteburuan hurrengo bi final-laurdenak

Lehenengo bi final-laurdenetan Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi nagusitu ziren

I. Altuna

Donostia

Jueves, 24 de octubre 2024, 13:33

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa aurrera doa eta asteburu honetan beste bi final-laurden jokatuko dira, Azkoitian larunbatean, urriaren 26an, eta Irunen igandean, hilaren 27an. Bi saioetako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai, baita aretoetako txarteldegietan ere saioaren egunean, aurretik agortzen ez badira. Bosgarren eta azken final-laurdena, datorren igandean, azaroak 3, izango de Tolosan.

Publicidad

Azkoitiko saioa Baztartxo antzokian izango da, 17:00etan, eta Ane Labaka Mayoz, Asier Azpiroz Iztueta, Eli Pagola Apezetxea, Maialen Akizu Bidegain, Oier Etxeberria Zubimendi eta Unai Mendizabal Jauregi ariko dira. Gai jartzailea Haritz Alberdi Alberdi izango da.

Irungo saioa ere 17:00etan hasiko da, Ficobako auditoriumean, eta Amaia Iturriotz Etxaniz, Aner Peritz Manterola 'Euzkitze', Eneritz Artetxe Eizagirre, Eñaut Martikorena Lizaso, Iñaki Apalategi Astigarraga eta Oihana Iguaran Barandiaran bertsolariek parte hartuko dute. Uxune Areizaga Aranberri ariko da gai jartzaile lanetan.

Amaia Otxotorena Gamio, Karlos Ibarguren Olalde, Maite Sukia Olano, Oihana Aranguren Etxaniz eta Zigor Leunda Eizmendi izango dira saioetako epaileak, eta idazkari lanak Aratz Irazustabarrena Garmendiak egingo ditu.

Bi saio hauetako irabazleak zuzenean sailkatuko dira finalaurrekoetara. Lehen bi final-laurdenak Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendik irabazi zituzten, eta beraz, beraiek ere finalaurretarako txartela lortu dute.

Publicidad

Finalaurreko bi saioak azaroak 17an Oiartzunen eta 24an Zarautzen izango dira, eta bertan arituko dira lehian final-laurdenetako bost irabazleak eta final-laurdenetatik puntuazioz sailkatutako 13 bertsolariak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad