Asier Galarza eta Mikel Goiriena nagusi sailkapeneko hirugarren fasean
Ostegunean jokatu dira Udabarria Bertsotan faseko hirugarren saioak Aulestin eta Sopelan eta datorren astean izango dira azkeneko biak
DV
Donostia
Ostirala, 19 maiatza 2023, 14:07
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen faseak beste bi saio izan ditu aste honetan, Aulestin bata eta Sopelan bestea. Lehenengoan Asier Galarza Garai nagusitu zen eta bigarrenean Mikel Goiriena Larrazabal izan zen irabazle. Biak txapelketako hurrengo fasean izango dira
A multzoko saioa Aulestin jokatu zen, herriko aretoan, eta garaile Asier Galarza izan zen 179 punturekin; bigarren postuan Lurdes Ondaro Mallea geratu zen (174); hirugarren Garazi Navarro Ugarteburu izan zen (172.5); laugarren Julen Ibarguengoitia Ordorika (163); bosgarren Ion Barrocal Besga (142.5); eta seigarren Bittor Salterain Etxebarria (134.5)
Saioan gaiak ematen Amaia Ugalde Begoña aritu da, eta epaimahaia Ander Txakartegi Basterretxea, Graxi Arregi Leonardo eta Jurgi Fuentes Goikoetxeak osatu zuten.
Aste honetako bigarren saioa, B multzoari zegokiona, Sopelan jokatu zen, Kurtzion, eta irabazle Mikel Goiriena Larrazabal izan zen, 193,5 punturekin. Jarraian Koldo Muñiz Aldamizetxebarria (178.5), Iker Uriarte Urrutia (173.5), Mikel Retolaza Etxebarria (170.5), Ander Elorriaga Aresti (150.5) eta Ander Ezeiza Arana (132) sailkatu ziren.
Gaiak ematen Idoia Anzorandia Kareaga ibili zen eta epaimahaia lantean Beñat Romero Maguregi, Miriam Juaristi Urizar eta Garazi Mendoza Agirre.
Orainarte ospatutako saioetan, lehenengoan Aissa Intxausti eta Unai Mendiburu bertsolari bizkaitarrak nagusitu ziren Urdulizeko eta Durangoko bertsoaldietan. Bigarren eguneko saioak, aldiz, Iñaki Iturriotzek eta Ibai Amillategik irabazi zituzten Diman eta Muxikan.
Udabarria Bertsotan faseko azkenengo bi saioak datorren ostegunean izango dira, maiatzaren 25ean, Busturian eta Zallan.