Korifeoak eta erosleak

Martes, 8 de julio 2025, 13:39

Bilboko BIRAk duela gutxi jakitera eman du aurrekontu arazoak dituztela, eta ezin izango dutela orain arte bezala martxan jarraitu. 111 Akademia, Itxaropena inprenta… Zerrenda gizentzen doa, eta gero eta maizago iristen zaizkigu horrelako albisteak: liburu-denda itxiak, kultura-gune desagertuak, kultura-kudeaketan arazo ekonomiko larriak dituzten erakundeak…

Publicidad

Eta halakoekin batera, sare sozialak elkartasun mezu zintzoz betetzen dira, baina baita korifeoen lantuez eta soineko urratuez ere. Eta galdetzen badiozu keinugile horietakoren bati ea zenbat liburu edo euskarazko produktu erosten dituen itxitako leku horietan, edo zenbatetan bertaratzen den hara, erantzuna aldez aurretik igar dezakezu: «baten bat» edo «aspaldi ez nintzela joaten». Baina itxierak ez datoz zerutik, diru-sarrera urriengatik baizik. Agintariek diru-laguntzak banatzeko duten sistema desorekatuagatik eta apenas dagoelako kontsumitzailerik. Keinularien artean, duten amorru bizia adina erosle edo ikus-entzule balego...

Datuek eta itxierek gure ekoizpen kulturalaren ezinak eta gabeziak jartzen dituzte agerian, kontsumitzaileengan eragiteko eta haiengan arreta pizteko dagoen gaitasun falta barne. Sortzaileek beren fruitua zabaltzen dute, baina, beste aldean, apenas dagoen euskal kulturaren giltzari eragingo dionik, sortzaileen oihartzuna baino ez. Bakoitza berera doan garai batean bizi gara. Nire liburua, nire diskoa, nire produktua, nire aretoko erresumina… Bitxia da horrenbeste «ni»rekin, «gu» txukun bat ezin osatzea.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad