Antzerki ekoizpena sustatuko du Euskaltzaindiak
Gidoi irabazleak 800 euroko laguntza izango du, gehi beste 1.200 antzezlana Lautan Hiru Jaialdian estreinatzen bada
DV
Donostia
Sábado, 1 de abril 2023, 11:59
Euskaltzaindiak laugarren aldiz jarri du martxan antzerki ekoizpena sustatzeko laguntza. Akademiak 2020an sortu zuen laguntza, Bilboko Udalaren babesarekin, eta helburu nagusia euskarazko antzerkia hauspotzea da, batez ere, pieza laburren sorkuntzari lagunduta.
Publicidad
Hain zuzen, Euskaltzaindiak jakinarazi duenez, laguntza 800 eurokoa izango da, gehi beste 1.200 euro lana 2024ko Lautan Hiru jaialdian estreinatzen bada. Gidoiak bidaltzeko epea irailaren 15ean amaituko da, eta parte hartu nahi dutenek lanari buruzko ahalik eta informazio gehien bidali beharko dute posta elektronikoz.
Antzezlanek bete beharreko arauei dagokienez, gehienez ere, 30 minutu eta, gutxienez, 15 minutuko iraupena izan behar dute; jatorrizkoak eta estreinatu gabekoak izan; testuek euskaraz idatzita egon behar dute eta ez da beste hizkuntza baten itzulpenik edo antzezlan luzeago baten moldaketarik onartuko. Era berean, ez dira onartuko antzerako beste laguntzaren bat jaso duten piezak. Bakarrizketak onartuko dira.
Lanak formatu txikikoak izango dira, hots, giza baliabide eta beharrizan tekniko gutxi eskatzen dutenak, areto txikietan antzezteko modukoak. Gaia eta moldea libreak izango dira.
Epaimahaia Lautan Hiru antzerki jaialdiko arduradunek osatuko dute, eta lan bakarra hautatuko du. Saria 800 euroko laguntza izango da gidoiarentzat, gehi beste 1.200 euro antzezlana 2024ko Lautan Hiru jaialdian estreinatzen bada (epaimahaiak erabakiko du hori, ekoizpenaren jarraipena egin ostean).
Gidoiak bidaltzeko epea irailaren 15ean amaituko da, eta parte hartu nahi dutenek lanari buruzko ahalik eta informazio gehien bidalibeharko dute posta elektronikoz. Taldearen izena, jatorrizko testua (testu-fitxategi batean edo PDF formatuan), antzezlanaren zuzendariaren eta gidoilariaren izenak, antzezleen izenak, laburpena, gutxi gorabeherako iraupena eta antzezteko tokiaren ezaugarriak eta beharrizan teknikoak bidaltzae derrigorrezkoa izango da. Informazioa posta elektronikoz bidaliko da info@euskaltzaindia.eus helbidera.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión