Andoni Rekondok irabazi du Urretxuko saioa.G BE

Amaia Iturriotz Etxaniz eta Andoni Rekondo Izagirre nagusi lehen saioetan

2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen final-zortzirena jokatu zen atzo Urretxun eta igande honetan Lasarte-Orian

A. Mariezkurrena

Donostia

Domingo, 15 de septiembre 2024

2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen final-zortzirenak baditu lehen irabazleak. Atzo arratsaldean, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean jokatutako bigarren final-zortzirenean Amaia Iturriotz Etxaniz nagusitu da. Urretxuko bertsolariak 490.50 puntu lortu ditu eta zuzenean pasatuko da Irungo final-laurdenera, urriaren 27an.

Publicidad

Iturriotzekin batera, oholtza gainean, Aner Peritz Manterola 'Euzkitze' (470), Oier Etxeberria Zubimendi (467), Manu Goiogana Bengoetxea (466,5) Iñigo Mantzizidor Larrañaga (460,5) eta Aitor Zubikarai Salegi (442) sailkatu zirelarik.

Gai-jartzailea Haritz Alberdi Alberdi izan da. Epaile honako hauek aritu dira: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Jon Diaz de Mendibil Sarasti eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan, aldiz, Aratz Irazustabarrena Garmendia aritu da.

Urretxun, Rekondo onena

Andoni Rekondo Izagirre nagusitu zen larunbat arratsaldean Urretxun jokatutako lehen saioan. Lan puntuagarriak amaituta, Andoni Rekondo Izagirre izan da garaile, 496,5 punturekin. Irabaztearekin batera, final-laurdenetara sailkatu da Rekondo.

Urretxuko Labeaga aretoaren oholtza gainean, Rekondo Izagirrekin batera honako bertsolariak aritu ziren eta horrela sailkatu ziren hurrenez hurren: bigarren postuan Unai Mendizabal Jauregi (489,5); ondoren, Jon Gurrutxaga Urbieta (451,5), Mikel Iturriotz Etxaniz (450,5), Ane Zuazubiskar Iñarra (444,5) eta Antton Aizpurua Aldape (428,5).

Publicidad

Gai-jartzaile lanetan Ion Zaldua Brit aritu zen eta epaile lanetan honako hauek: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Jon Diaz de Mendibil Sarasti eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan, aldiz, Aratz Irazustabarrena Garmendia.

Gogoan izan, 42 bertsolari izango direla lehian final-zortzirenetan; sei bertsolariz osatutako zazpi talde izango dira. Talde bakoitzeko irabazlea zuzenean pasako da hurrengo fasera; eta horiekin batera pasako dira puntu gehien batzen dituzten beste hamazazpi bertsolari. Lazkaon eta Elgoibarren, Hondarribian, Andoain eta Azpeitian jokatuko dira hurrengo final-zortzirenak hilaren 21, 22an, 28an, 29an eta urriaren 5ean hurrenez hurren.

Publicidad

Ondoren, final-laurdenak etorriko dira eta bertan, 30 bertsolari izango dira lehian; sei bertsolariz osatutako bost talde izango dira. Talde bakoitzeko irabazlea zuzenean pasako da hurrengo fasera; eta horiekin batera pasatuko dira puntu gehien batzen dituzten beste hamahiru bertsolari.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad