Borrar

Anari eta Belakok kontzertua eskainiko dute elkarrekin Donostian

Bost kontzertutako bira eskainiko dute eta abenduaren 27an Intxaurrondoko Kultur Etxean izango dira

Itziar Altuna

Donostia

Astelehena, 9 iraila 2024, 17:44

Comenta

Anari kantautore azkoitiarrak eta Belako talde mungiarrak bira bat egingo dute elkarrekin eta bost kontzertu eskainiko dituzte abenduan eta urtarrilean Euskal Herrian. «Bi belaunaldiren ordezkari diren eta, hala ere, musika jarrera bera eta elkarrekiko errespetua duten bi musika talde», adierazi dute antolakuntzatik.

Biraren lehenbiziko emanaldia abenduaren 5ean izango da, Iruñeko Zentral aretoan; abenduaren 19an Bilboko Kafe Antzokian arituko dira Anari eta Belako, abenduaren 27an Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean, urtarrilaren 4an Gernikako Astran eta urtarrilaren 5ean Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. Sarrerak dagoeneko salgai daude.

Anarik 'Giza zarata' (Tristuraren industria, 2023) bere zazpigarren diskoa aurkezten jarraituko du emanaldiotan, zortzi urtez diskorik argitaratu gabe igaro ondoren, ohiko bandarekin batera defendatuko duena. Joaquín Pascual-ekin elkarlanean ekoiztua eta Paco Loco-ren estudioan grabatua, aurtengo disko onenen artean aipatu du Rock de Lux aldizkariak, besteak beste. 1997. urtean bere izena zeraman lehen diskoa argitaratu zuenetik, musikari azkoitiarrak obra eta ibilbide oparoa jorratu ditu urte hauetan, bakarrik zein musikari andanarekin kolaboratuz oso berea duen soinu bat garatu duelarik.

Belakok, berriz, bere bosgarren diskoa aurkeztuko du, 'Sigo regando', aniztasunaren eta heldutasun sortzailearen erakusgarri. Azken lan hau sorpresa kaxa etengabea da, erritmo, abiadura, hizkuntza edo kolore aldaketekin, inor axolagabe ez zuteko. Azken disko honen etxeko bira amaitu eta, ondoren, Europan jardungo du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Anari eta Belakok kontzertua eskainiko dute elkarrekin Donostian

Anari eta Belakok kontzertua eskainiko dute elkarrekin Donostian