Urgente Largas colas en la AP-8 y la GI-636 en dirección a la muga
Lide Treku eta Alaia Gaztelumendi 'Alaiart' Ugaldetxon egindako muralaren aurrean.  

Alaia Gaztelumendi artistaren mural berri bat Arditurriko bidean

Animaliak jaietan ez erabiltzea aldarrikatzen duen lana da, AIA taldearen ekimenez sortua

I. A.

Oiartzun

Miércoles, 8 de marzo 2023, 19:12

Ugaldetxoko bidegorri zatian AIA taldearen (Aska Itzank Animaliyak) ekimenez egindako mural berri bat ikusgai dago. Festetan animalien erabilerarik ez egitea aldarrikatu nahi dute lana honekin eta Alaia Gaztelumendi 'Alaiart' artista oiartzuarra izan da taldearen ideia margo eta azulejuekin irudikatu duena.

Publicidad

Azken urtetean animaliak festetan ez erabiltzeko lanketa ezberdinak egin ditu AIAk. Besteak beste kontzientziazio kanpainak, hitzaldiak edo festa batzordeekin bilerak antolatu ditu. Lide Treku AIAko kideak azaldu duenez, beraien jardunarekin «herriaren ehunetan sartzeko lana» egin dute. Oraingo honetan artea erabili nahi izan dute aldarrikapena zabaltzeko. Toki aproposa bilatu dute horretarako, jende asko pasatzen baita egunero Arditurriko bidegorritik.

Zehaztu dutenez, «kultura eraldatuz doa, tradizioak moldatu egiten dira, garai berrietara aldatu eta egokitzen dira». Tradizioak mantentzea aldarrikatu dute, «beste inori edo ezeri kalterik egin gabe». Jendeak animalien erabileraren inguruan hausnartzea bilatu nahi dute muralarekin. Udalaren laguntza jaso du taldeak lan hau egiteko.

Margolari eta muralista

Mural hau ez da artista oiartzuarrak ingurune honetan irudikatu duen lehen lana. Oiartzungo Udalaren babesarekin eta Abaraxka ludotekaren laguntzaz, Alaiartek mosaiko-mural bat osatu zuen duela bi urte Altzibarko bidegorrian, Altzibar auzoan dagoen komunetako paretetan, material birziklatua erabiliz. Proiektu horren bitartez herriaren parte-hartzea, eguneroko materialen berrerabilpena, naturaren zaintza, estereotipoen apurketa eta sormena sustatu nahi izan ziren.

Margolari, muralista eta arte hezitzaile bezala definitzen da Alaia Gaztelumendi. Proiektuaren arabera euskarri ezberdinak erabiltzen ditu, hala nola: papera, mihisea, buztina, horma edota oihala. Betiere, lerro jarraiaren bitartez bere irudimena askatu eta bere interesak azalerazten ditu, lur kolore naturalak, okreak eta berdeak nagusitzen direlarik bere lanetan. Teknikari erreparatuz, margoa eta mosaikoa uztartzen ditu askotan, bakoitzak eskeintzen dioten aberastasun plastikoa eta adierazgarritasuna probestuz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad