Ahozko jardunari buruzko ikerketa sarien bigarren deiadia egin du Euskaltzaindiak
Gradu eta master amaierako lanak edo ikerketak aurkeztu ahal izango dira
DV
Donostia
Sábado, 11 de marzo 2023, 13:03
Euskaltzaindiak Mintzola egitasmoaren ikerketa sarien bigarren deialdia egin du, euskaraz egiten den ahozko jardunari buruzko ikerketa zientifikoak bultzatzeko xedearekin, Euskararen Akademiak jakinarazi duenez.
Publicidad
2022ko urtarriletik, eta askotariko eragileen babesa tarteko dela, Euskaltzaindiak abian dauka Mintzola egitasmoa, euskaraz egiten den ahozko jarduna duelarik lan eremu, batez ere, euskarazko eguneroko hizkera. Honela, ikerketan, ezagutzaren transferentzian, prestakuntzan eta sustapenean jarduten du Mintzolak.
Ahozkotasunaren alorrean ikerketa sustatzeko bi deialdi berri egin ditu Euskaltzaindiak, Mintzolaren eskutik, iazko ildoari jarraituz. Lehenengoan, euskaraz egiten den ahozko jardunari buruzko zazpi gradu eta master amaierako lan sarituko dira (bakoitza 1.500 eurorekin), eta bigarrenean, aldiz, ikerketa lan monografikoak hartuko dira kontuan eta hiru sari banatuko dira, bakoitza 3.000 eurokoa.
Gradu eta master amaierako lanei dagokionez, deialdira aurkez daitezkeen egitasmoak 2022-2023ko ikasturtean defendatuko diren lanenak izango dira, eta lanen egitasmoak PDF formatuan eta e-postaz bidali behar dira mintzola@euskaltzaindia.eus helbidera. Eskaerak eta lanen egitasmoak aurkezteko epea martxoaren 31ra artekoa izango da.
Ikerketa lanei dagokionez, deialdi honetan ikerketa lan monografikoen proiektuak onartuko dira, geroko tesiak bultzatzeko asmoz. Lanen proiektuak bakarka edo taldean aurkez daitezke. Nolanahi ere, unibertsitate irakasle doktore batek bermatu behar du proiektua. Kasu honetan, eskaerak eta lanen egitasmoak aurkezteko epea 2023ko apirilaren 30era artekoa izango da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión