Mikel Iturriotz eta Xabi Igoarekin osatua da Osinalde Sariketako seikotea
Bi bertsolari hauez gain, Malen Amenabar, Josu Oiartzabal, Aitor Irastortza eta Aitor Salegi ariko dira apirilaren 12an Gabirian
DV
Martes, 1 de abril 2014, 03:14
Osatu da Osinalde Sariketako finaleko taldea. Sei lagun hauek ariko dira apirilaren 12an Gabiriako lehiaketa entzutetsu horretan: Mikel Iturriotz, Xabi Igoa, Malen Amenabar, Josu Oiartzabal, Aitor Irastortza eta Aitor Salegi.
Publicidad
Lehengo larunbat gauean jokatu zen bertsolari gazteen 43. Osinalde Sariketaren hirugarren eta azken kanporaketa, Gabiriako Aztiri Elkartean. Bertsolarien lana puntuatzen aritu ziren epaimahaikideen erabakiz, Mikel Iturriotz eta Xabi Igoak lortu zuten, Gabirian, apirilaren 12an jokatuko den finalerako txartela. Aztiri saria aldiz, entzuleen gustuko bertsolariak jasotzen duen saria, Eneritz Artetxek eskuratu zuen, iaz bezalaxe.
Sei bertsolari aritu ziren lanean larunbat gauean: Xabi Igoa (Aramaio), Irati Majuelo (Iruñea), Eñaut Martikorena (Hernani), Mikel Iturriotz (Urretxu), Eneritz Artetxe (Azkoitia) eta Txaber Ormazabal (Arrigorriaga). 15 urtetan zehar, Jokin Matxinandiarena legazpiarra aritu izan da gai jartzaile lanetan, baina aurten, erreleboa eman duenez, Eresti Oiarbidek jarritako gaiei erantzun behar izan zien bertsolariek. Koplak kantatzeko, berriz, Miren Debaren eta Jon Elustondoren trikiti eta panderoa izan zituzten lagun.
Zortziko nagusian eta zortziko txikian binaka, hamarreko txikian ofiziotan, bina puntu erantzuten eta bakarka, gaia emanda bi bertso borobiltzen aritu ziren bertsolariak koplatan jardun aurretik. Era guztietako gaiak izan zituzten eta guztiek ere txukun jardun zuten, egoerara egokitzeko gaitasuna eta saioan hizpide izandako gaiak lo-tzeko gaitasuna dutela erakutsiz.
Aztiri Elkartean hirurogeita bost lagun izan ziren afaltzen. Eta afaria bukatutakoan beste lagun ba-tzuk ere sartu ziren bertso saioa entzutera. Entzuleen artean, aurten Osinalde sariketan parte hartu duten hainbat bertsolari ikusi ahal izan ziren.
Publicidad
Honenbestez, hiru kanporaketak jokatu ondoren, osatuta geratu da 43. Osinalde sariketako finalean ariko den seikotea; Zaldibian sailkatutako Malen Amenabar eta Josu Oiartzabal, Ordizian sailkatutako Aitor Irastortza eta Aitor Salegi, eta lehengo asteburuan Aztirian sailkatutako Mikel Ituriotz eta Xabi Igoa izango dira hain zuzen ere. Eta apirilaren 12an jakingo da aurtengo bertsolari gazteen 43. Osinalde saria nork eskuratzen duen.
Sariketak bide luzea
Historia luzea du sariketa honek. Urte asko dira bertsolari gazteentzako lehiaketa dela, baina hasieran ez zen hala. Lehenbiziko urtean, 1971an, 1933an jaiotako batek irabazi zuen, Zaldibiako Patxi Iraolak. Hurrengo urtean ez zen jokatu, eta 1973an Luis Otamendi aiarra nagusitu zen, artean 26 urteko gizona, eta aurreneko plaza hilabete batzuk lehenago izandakoa.
Publicidad
Bertsolari on ia guztiak pasatu dira Gabiriatik. 1982an Jon Sarasua nagusitu zen, 83an Euzkitze, 91n Igor Elortza, 92an Maialen Lujanbio, 2002an Iker Zubeldia... Orain dela bi urte Amaia Iturriotz urretxuara gertatu zen irabazle, eta iazko urtean Nerea Ibartzabal markinarra.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión