CULTURA

Zortzi bertsolari eta 13.500 entzule aldamenean

Biharko finala goizez eta arratsaldez izango da eta osorik eskainiko dute Euskal Telebistak eta Bertsoa.com-ek

DV

Sábado, 14 de diciembre 2013, 02:26

Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Unai Iturriaga dira bihar Bizkaia Arenako oholtzara igoko diren zor-tzi bertsolariak. Aurkezle lanetan, berriz, Saroi Jauregi, Joana Itzaina, Zuriñe Iarritu eta Alaitz Rekondo arituko dira. Eta zazpi epaileok izango ditu finalak: Eneko Bidegain, Karlos Ibarguren, Martin Aramendi, Nerea Bruño, Ekaitz Elorriaga, Mirari Azula eta Josu Telleria.

Publicidad

Goizez eta arratsaldez izango da finala. Osorik eskainiko dute ETBk eta Bertsoa-com-ek. Goizekoa 11:00etan hasiko da eta arratsaldekoa 16:00etan. Goizeko saioa amaituta, guztiz hustuko da Bizkaia Arena.

13.500 entzule hartuko ditu BECek. Finalera joateko Euskal Herri osotik autobus zerbitzua prestatu du Bertsozale Elkarteak. Dagoeneko ezin da horretarako txartelik erosi. Gainerako bertsozaleei garraio publikoa erabiltzeko gomendatzen die Bertsozale Elkarteak.

Goizeko saioa amaituta, Bizkaia Arena hustuko da guztiz. Bertsozaleek alboko 6. pabilioian bazkalduko dute. 1.200 lagunek hartu dute bertako bazkarirako txartela. Etxetik ekarritakoa bazkalduko dutenek ere mahaiak eta eserlekuak izango dituzte seigarren pabilioian. Taberna egongo da bertan.

Bertsozale Elkarteak 350 lagun baino gehiago jarriko ditu lanean final egunean dena ongi atera dadin. Langileak ongi identifikatuta egongo dira eta entzuleak lagunduko dituzte.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad