Bertsoa, barne sufrimendua adierazteko modua
Pio Perez Aldasorok Joxe Zapirainek Gerra Zibilean pairatutako oinazea nola bideratu zuen azaldu du liburu batean
IRAITZ VAZQUEZ
Sábado, 14 de diciembre 2013, 12:43
«Bi seme fusilatu ondoren, nolatan pertsona batek sufrimendu horrekin egin dezake kantuan?». Galdera horri erantzuna emateko asmoz idatzi du Pio Perez Aldasorok 'Joxe Zapirainen bertso-malkoak: edo nola arindu arimaren sufrimenduak bertsoen bidez'.
Publicidad
Giza Antropologiako doktore honek argitaratutako lanaren protagonistak Errenteriako Zapiraindarrak dira. Aita, Joxe Zapirain bertsolaria, goiz alargundu eta bederatzi semeekin geratu zen Errenteriako 'Bordaxar' baserrian. 1936ko irailaren 14an aita eta 7 seme atxilotu zituzten. Joxe eta hiru seme gazteenak aske utzi zituzten hurrengo egunean. Epaiketa sumarisimo batean bi seme zaharrenak fusilatzera zigortu zituzten eta beste bik bizi guztirako espetxe zigorra jaso zuten.
«Egoera horri Joxek emandako erantzunak asko harritu ninduen. Nolatan bi seme galduko dituen aita bat bertsotan hasten da bere sufrimendua azaltzeko?», nabarmendu zuen Perez Aldasorok atzo Carlos Santamaria eraikinean egindako aurkezpenean. «Bertso bat idatzi zuen, berak bizi zuena ahalik eta egokien azaltzeko, 'Leen amar ginen etxean'». Gerora Joseba Tapiak musikatuko zuena. «Ezin nuen ulertu sufrimenduari ematen zion erantzuna eta hortik sortu zen liburua, galderari erantzuna emateko nahiarekin».
«Bertsoen bidez barrengo sentimenduak askatzeko aukera izaten zuen Zapirainek». Sukaldean kantatzen zituela eta semeetako batek idazten zituela azaldu zuen atzo Perez Aldasorok. «Intimidadean egindako bertso hauek, barruko egoera azaltzeko modu bat izan ziren».
Idazki honek eta bere biografiak «bi ardatz ditu» pasaitarraren iritziz. Bata bertsozaletasuna eta bestea Gerra Zibila. «Asialdi modua bertsoa zuen».
'Bordaxar' Errenteria eta Donostia arteko mugan dago, Altzatik oso gertu. Auzo horretan ematen zuen denbora gehiena Zapirainek: «Garai hartan bertsoaren gailurra zen, ehun bat sagardotegi eta taberna zeuden. Bizitza soziala bertan egiten zuen, 'Txirritarekin' batera esaterako».
Publicidad
Bi liburu lagungarri
Bi liburu izan ditu ikerketarako lagungarri Perez Aldasorok. Salbador Zapirainen 'Espetxeko negarra' bata. Bizi guztirako espetxe zigorra ezarri zioten semeetako bat da, gerora fraide sartuko zena. Joxerra Garziaren 'Bertsolarien historia' bestea. Lan horretan azaltzen da nola gerra garaian Zapirainek jarraitu zuen bertsotan, lan horretan bakarrenetakoa izan zen. Reissner-Nordström eta Robbenen lanak ere izan ditu lagungarri ikerketa honetan.
«Joxe Zapirainek garairako oso bertso subersibo eta gogorrekin egin zion aurre egoerari. Beretzat kantatzea dolu egitea bezala zen, kantua emozioarekin lotzen bai-tzuen. Bai heriotzari lotuta, bai jaiei lotuta».
Publicidad
Zapirain garai hartan bertsolari famatua izan zen, «baina ez zen plaza-gizon bezala nabarmendu. Barneko emozioak zabalzeko hi-tzak eraginkortasuna zuela pentsa-tzen zuelako», amaitu zuen Perez Aldasorok.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión