AMASA-VILLABONA

Mintzolan, Munduko kantu inprobisatuaren jardunaldiak hilaren 11, 12 eta 13an

Andoni Egaña eta Jon Sarasua izango dira bertan, besteak beste, Basarriren eta euskal kulturalaren indartze prozesuaren inguruan hitz egiteko

IMANOL ARRATIBEL

Viernes, 6 de diciembre 2013, 01:02

Abenduan 11, 12 eta 13an Munduko kantu inprobisatuaren jardunaldiak izango dira Mintzolan. Bertan, kantu inprobisatuaren ikerketa egiten eta eragiten ari da. Aditzera eman dtuenez «kulturarteko jardunaldi hauen bidez bertsolaritzari buruz hainbat esparrutan egin ikerketen eta kulturarteko ahozko kantu inprobisatuaren inguruko esperientzien berri emango da».

Publicidad

Hiru saio izango dira Villabonako Subijana etxean, 19:00etan hasita eta sarrera doan izango da. Lehen egunean, bertsoa munduan ezagutaraztea eta munduko kantu inprobisatuak ezagutzea da Mintzola Fundazioaren ardatzetarik bat. Oraingoan, Kubako kantu inprobisatua, repentismoa aztertuko dute 3 kubatarrek, 3 alderditatik: soziologia filologia eta musikologiatik.

Abenduaren 12an, Basarri sortu zeneko 100 urte bete direla eta aurten, Andoni Egañak Basarrik bertsolaritzari egindako ekarpena aztertu du. 1935ko lehen 'bertsolari gudu' hura irabazi zuen Basarrik. Lehen bertsolari txapelketa hura Aitzolek eta On Manuel Lekuonak eragindakoa izan zen, Euskal Pizkundearen ardatz gisa zuten, euskal kultura indartzeko; euskal komunitatea ehun-tzeko. Bertsolaritzak badu egun ere ehuntzearen funtzioa. Jon Sarasuak hitz egingo du horretaz, bat-bateko kantuaren ehunaz: etxeko ehunaz zein ehun unibertsalaz. Ondoren, Ana Zarina, mexikar trobadoreen berri emango du Hitzez gain, inprobisazio kantatuaz gozatuko da; Andoni Egaña eta Ana Zarina bera arituko dira, gai librean.

Abenduaren 13: Herrialde katalanetan duela urte batzuk hasi ziren bertako tradizioak berreskuratzen. Geroztik egin dute bide, bai Katalunian, bai Balear uharteetan zein Valentzian. Kasu honetan Kataluniako egoeraren berri zuzenean izateko parada izango dugu. Horretaz gain, katalan ikerlari batek, Harvardeko Unibertsitatean ari denak, bertsolaritza apartatu du ikertzeko asmoz: Homeroren bertsoekin konparatzera iritsi nahi du. Baina aurretik, publikoaren erreakzioak bertsolariaren sorkuntzan duen eragina eta BCBLek gauzatu ikerketaren ondorioak aztertu nahi ditu.

Azkenik, abenduak 15: Kulturarteko terraza zientifikoa bertsolari txapelketako finalean. Bertsolari Txapelketaren finalean, BECen, terraza batean bilduko dira Jardunaldietan parte hartu duten ikerlari eta inprobisatzaileak, Mintzolarekin elkarlanean ari diren hainbat ikerketa erakundeetako edo kultur elkarteetako ordezkari, ikerlari eta bertsozaleekin batera.

Publicidad

Beha Zana pilota gazteek

Behar Zana pilota gazteek Gipuzkoako Ezker Horma txapelketako partida bat jokatuko dituzte. Eskuz binaka nagusiak - 3. Maila, finalerdian, Behar Zana 1 Hernani 2 aurka arratsaldeko 17:00etan, bihar Villabonako Behar Zana frontoian.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad