Urgente Largas colas en la AP-8 y la GI-636 en dirección a la muga
BERTSOLARITZA

Euskal Herriko Eskolartekoak 25 urte

Larunbatean jokatuko da, Orioko Karela kiroldegian, bertsolari gazteentzako lehiaketa honen finala. Goizeko saioan 14 urte artekoak ariko dira, eta arratsaldekoan 15-18 urte bitartekoak, tartean Mikel Iturriotz eta Gemma Urteaga giputzak

FELIX IBARGUTXI , DIARIOVASCO.COM

Jueves, 20 de junio 2013, 03:34

Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa 25 urte bete-tzera doa. Larunbat honetan jokatuko da finala, Orioko Karela kiroldegian, goiz eta arratsaldez. «Urteen poderioz, asko igo da maila. Oso saio normala izaten da finala, abiadura aldetik. Bertsolariak arin jarduten dira, eta horrek esan nahi du badaukatela mailarik», esan zuen atzo Joanjo Respaldizak Bizkaiko Ikastolen Elkarteko bertso-plangintzaren arduradunak.

Publicidad

Bi berritasun daude aurtengo finalean. Txikiei dagokienez (14 urte artekoak) taldeka ariko dira, goizeko saioan. Hiru edo lau laguneko taldeak izango dira. Eta handien mailan, berritasuna da ez dela galbaherik egingo; hau da, arratsaldeko saio horretan lagun denak ariko dira, hasi eta buka.

Aurtengoa gogoeta-urtea izan da. Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak uste dute «eskolarteko txapelketak dituen funtzioetan gehiago sakondu beharra dagoela», esan zuen atzo Bertsozale Elkarteko Miren Irigoienek. «Hausnarketak eman ditu bere frutuak, baina aldaketak datorren urtean egingo ditugu. Orain ez dizuegu pistarik emango», esan zuen Irigoienek. Bertsozale Elkartean transmisio arduraduna da bera.

Gainera, Irigoienek eskertu zuen Orioko Udalak ekimen honi egin dion «harrera goxoa». Udal horren izenean, Amaia Dorronsoro zinegotziak esan zuenez, «larunbatekoa festa handi bat izango da, eta gainera eguraldi ona omen dator. Gure papera da herri mugimenduei laguntzea, eta hemen bi elkartu dira: ikastolak eta Bertsozale Elkartea».

Parte hartzaileak, aurretik lurraldeka jokatu diren txapelketan sailkatu dira. Ohiko legez, bi saiotan jokatuko da txapelketa. Lehenbizikoan, goizez gaztetxoenek hartuko dute parte. Arabako taldea, Ekialdeko taldea (Bizkaia), Zarauzko taldea (Gipuzkoa), Kanbo-Xalbador taldea (Lapurdi-Nafarroa Beherea) eta Leitzako taldea (Nafarroa Garaia) nor baino nor ariko dira.

Publicidad

Bigarren saioan, arratsaldez (15:30ean), helduek hartuko dute parte. Guztira 15-18 urte bitarteko hamar bertsolari gaztek jokatuko dute aurtengo txapela: Mikel Iturriotz (Urretxu, 1995), Gemma Urteaga (Beasain, 1995), Peru Abarrategi (Aramaio, 1997), Iñaki Tena (Gasteiz, 1995), Txaber Altube (Abadiño, 1998), Ander Gerrikaetxebarria (Zornotza, 1996), Ortzi Murua (Azkaine, 1995), Aitor Servier (Azkaine, 1997), Mikel Lasarte (Barañain, 1996) eta Maddalen Lopez (Lesaka, 1997).

Goizeko nahiz arratsaldeko saioak Xabier Sukiak aurkeztuko ditu. Epaimahai lanetan, berriz, hauek ariko dira: Ekaitz Elorriaga, Gorka Intxaurbe, Ainhoa Mujika, Joakin Arregi, Beñat Soule eta Mikel Beaumont.

Publicidad

Iazko Euskal Herriko txapela Maddi Sarasua lapurtarrak jantzi zuen. Aurten ere bera gertatu da garaile bere herrialdean, baina izena emana duenez Euskal Herriko Txapelketa Nagusirako, ez da Eskolarteko finalean jardungo.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad