Bilduk EAJ-PNVk Spora enpresari buruz plazaratutako adierazpenak salatu ditu
Kataluniar enpresak hondakinen bilketa sistemari buruz azterketa egin du
PPLL
Jueves, 14 de marzo 2013, 03:59
Duela egun batzuk EAJ-PNVk Spora ingurumen enpresak egindako azterketari buruz plazaratutako adierazpenei erantzun nahi izan die orain Bildu koalizioak prentsasurreko baten bidez. Sasietak eskatuta egin du Spora enpresa katalanak hondakinen bilketaren inguruko azterketa. EAJtik manipulaziotzat jo dute haren emaitza.
Publicidad
Bilduren hitzetan, azterketa horretatik ondorioztatzen den errealitatea ez da EAJ-PNVren gustokoa, «argudiorik gabe uzten duelako hondakinen inguruan alderdiak duen jarrera eta ezindu egiten dituelako ezein eztabaidatarako. Datu irakurketa partziala eginez, herritarrak desinformatu eta balizko egia gezur bilakatu. Horri manipulazioa dei-tzen zaio», zioten.
Azterketa estatu mailan hondakinen kudeaketan esperientzia eta prestigio oso handia duen enpresak egin duela, eta 8 hilabeteko lana izan dela azpimarratu ta gero, jeltzaleen agerraldia mesprezutzat jo zuen.
Gauzak horrela, atalez atal, hau zen erantzuna. «Otsailaren 27an, Sporak azterketaren emaitzak azaldu zizkien Ataun, Lazkao eta Ordiziako udal ordezkariei. Gezurra da beraz, EAJ-PNVk prentsaren bidez horren berri izan zuela. Azalpenak aldi berean eman dizkigute guztioi, beste herrietan egin den bezala».
Argi eta garbi utzi nahi zuten «politikariok ez dugula teknikoek egindako lana manipulatzeko eskubiderik. Beste batzuen ohitura hori bada, Bildurena, ez».
Hondakinak, atez ate biltzea garestiagoa dela dio azterketak. «Bilketa sistema berria, eta soilik bilketa, da %40 garestiagoa, eta Bilduk ez du hori inoiz ukatu. Baina azterketak ondorioztatzen duena da sistema berriaren parametro guztiak ain- tzat hartuta (bilketa, tratamendua, diru sarrera eta azpiegiturak) parekoa edo merkeagoa dela. Eta lanpostuak sortzen dituela, EAJ-PNVk azaldu ez duen elementu inportantea», azpimarratu zuen koalizioak.
Publicidad
«Itsasondoko datuak ezkutatu nahi izatea leporatzen digute, atez atekoaren garapenean eskualdeko lehen herria izan denean,tamalgarria. EAJ-PNVk jarri zituen oztopoen ondorioz jarri zen Itsasondon frakzio bakarreko atez ateko sistema, asmo handiagoko proiektua zen arren. Inposaketa da, Itsasondoko udalak atez ate jarri nahi izatea eta debekatzea».
Horrez gain, atez atekoa ezartzea erabaki zuten herrietan EAJ-PNV-k egitera deitu duena, boikotarekin parekatu zuen Bilduk. Aurreko legealdian atez ate sistema jartzea nahi zuten herriei 'betoa' ezartzea zela salatu zuen koalizioak.
Publicidad
Errauskailua
Errauskailua inposaketa hutsa dela leporatu eta gero, «guk ez dugu eraiki nahi azpiegitura hori, ez ditugulako gure finantzak hipotekatu nahi, ez dugu ingurumena kutsatu nahi, ez dugu osasunaren aurkako erabakiak hartu nahi. Hiri hondakinak biltzeko Bilduren eredua merkeagoa eta osasungarriagoa dela eta».
Bildutik adierzi zutenez, «PNV eta PSEren estrategia politikoa da informazioa ezkutatuz edo desitxuratuz gizarteari beldurra sortzeko. PNVk, boto batzuk eskuratzeagatik, herri konfrontazioa sustatu nahi du. Ez da hori gure apustua izango. Gu prest gaude ideiak konfrontatzeko, ereduak alderatzeko. PNVk atez atekoa baino bilketa eraginkorragoa balu esango luke, baina ez dauka eredu hobeagorik, eta hori ezkutatu nahian dabil, jendea nahasiz. Zero zabor filosofiarekin bat egiten duzue ala ez?. Eta egiten ez baduzu zenbat zaborren alde zaudete orduan?. Eta zergatik?», galdetzen zieten. «Etor-kizunera begira gaude zintzotasunez, eta berandu baino lehen norabide bererantz begiratzeko deia» luzatzen zieten EAJ-PNVko kideei.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión