Zestoako EAJk bosgarren edukiontziaren alde apustua egiten du eta ezetza dio atez atekoari
Udalak iragarri duen mahai baten osaketa «antzerki hutsa» dela dio
K. ARRIZABALAGA
Martes, 12 de marzo 2013, 01:17
Zestoako EAJ-PNV alderdiak ohar bat kaleratu du, zaborraren bilketaren inguruan. Ohar honetan, «Zaborren birziklapen inguruan udalak kaleratu dituen datuak direla eta Zestoako EAJ-PNVk bosgarren edukiontzia herri osora hedatzearen aldeko apustua egiten du. Gainera gogoratu du 2012ko apirilean egindako plenoan 4 zinegotzi jeltzaleek atez atekoaren aurkako botoa eman zutela» dio. Segidan, «Atez ateko bilketa sistema inposatu nahi digute eta ostiralean jakitera eman zituzten datuak inposaketa hori disimulatzeko beste urrats bat besterik ez da; atzeko atetik ezarri nahi digute atez-ate zaborrak biltzeko modu hau» gaineratu dute.
Publicidad
Jeltzaleek diote Udalak oraindik ez dituela Zestoak behar dituen adina edukiontzi zabaldu herrian zehar eta gainera zabor organikoak bota-tzeko erabiltzen diren bosgarren edukiontzi edo edukiontzi marroirik ez dituztela inon jarri. Zergatik?, galdetzen dute. «Jende asko dago gure herrian zaborrak behar bezala bereiztu nahi dituztenak, plastikoak plastikoekin edukiontzi horian, beirak beirekin berdean, errefusa urdinean eta organikoak marroian. Herri garbiago baten aldeko apustua egiten dugu baina ez dugu onartzen udaletxetik inongo inposaketarik, zestoar bakoitzak egunez egun zer zabor mota zintzilikatzera behartuko gaituen metodorik. Birziklapena bai baina atez atekoa ez» gaineratzen dute.
Horrela, joan zen astean Udalak egindako prentsaurrekoan zionean, «hausnarketa bat egiteko garaia dela» eta mahi baten osaketa iragarriz, «antzerki hutsa besterik ez dela» adierazi dute EAJkoek, «herritarren haserrea saihesteko eta aurrez hartua duten atez atekoa inposatzeko. Eta horretarako guztion parte hartzea eskatuz baina Bildukoek nahi duten bezala».
Azkenik, «honen aurrean Zestoako EAJ-PNVek ez duela parte hartuko adierazi nahi du eta iazko ekaineko plenoan egin zuen bezala, «Bilduk zaborrak biltzeko sistema aldatzeko asmoa duenez, azken erabakia herritarrek izatea herri galdeketa baten bidez» erreklama-tzen du. «Zergatik zezenketaren kontsulta bai eta zaborren bilketarako ez?» diote jeltzaleek ohar honetan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión