TOLOSA

Laskorainek eta Zero Zabor plataforma oso pozik Iñauterietan egin duten elkarlanaren emaitzekin

DV

Jueves, 7 de marzo 2013, 01:22

Tolosa Zero Zabor Plataforma eta Laskorain ikastolak elkarlana sakon bati ekin zioten joan diren Iñauterietan Kilometroetako tabernaren inguruan eta oso pozik agertu dira lorturiko emaitzekin.

Publicidad

Tolosa Zero Zaborretik bi erronka bota zituzten kilometroetako garbitasun eta ingurumeneko ba-tzordean: organikoa bereiztu eta konpostatzea, eta hondakinak behar bezala gaika banandu eta dagokion tokian bota edo uztea.

Tolosa Zero Zaborretik jarraipen estua egin zaio kilometroetako tabernaren hondakinen kudeaketari. «Alde batetik gure helburua tabernako hondakinak ongi kudeatzea zelako, eta bestetik, hondakin organikoa konpostatzeaz gu arduratu behar genuelako, eta hor garrantzi bizia du hondakinak ongi bereiztuak egotea» zioten plataformako kideek eginiko agerraldian.

Zehatz neurtu den hondakin bakarra hondakin organikoa izan da, 170kg hondakin konpostagailura eraman direlako.

Gainontzeko hondakinekin, gutxi gorabeherako kalkulua hondakinen heren bat errefus moduan nahasiko edukiontzira joan dela kalkulatu da. Hori gure gizartean gertatzen denaren justu kontrako emaitza da, hau da, kilometroetako tabernan gaika %66a bildu da, eta nahasian %33. Tolosako gaikako bilketa datuak gaika %32a eta nahasian %68a da.

Zero Zabor plataformak zoriondu nahi ditu kilometroetako tabernan lanean jardun duten guztiak. «Izan ere, lortu diren emaitzak benetan zoriontzekoak baitira. Horrenbeste bazkari, horrenbeste edari, horrenbeste jende eta lan eman duen taberna-jatetxean hondakinak horrelako txukun eta ongi bereiztua aurkitzea eta bereziki hondakin organikoak horrelako kalitatez topatzea zoriontzekoa da».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad