Legorreta Garbiak herri kontsulta bultzatzeko sinadura bilketa egingo du
ESNAL
Sábado, 23 de febrero 2013, 01:37
Publicidad
Legorreta Garbia plataformak berri eman duenez, alkateak «ezezko borobila» eman zion bileran bosgarren edukiontzia abian jartzeari eta datozen urteetarako birziklapen tasak udalarekin batera adosteari.
Plataformak dioenez, «Udalak argi utzi du atez ateko bilketa inposatu nahi duela, lehenbailehen gainera». Hori horrela, Legorreta Garbiak, herri kontsulta bultzatzea erabaki du «presari berehala erantzuteko helburuarekin», aste honetan egindako bileran.
Atez atekoaren aurkako taldeak dio aipatutako galdeketa sustatzeko beharrezkoa dela biztanlegoaren %20ren sinadurak biltzea, hau da, bostetik batena. Sinadurak biltzeko, gaur biharretan mahaia jarriko dute udaletxe atarian. Gaur 19tik 21era, eta bihar 12:30etik 14:00ra.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión