Arizko pelotak
Zer ari billatzen genuen, alako kolorea izaten zuen pelotak
NIKOLAS ZENDOIA
Jueves, 5 de mayo 2011, 04:21
Publicidad
Aiek bai jostaillu preziatuak eta ondo zainduak! Gutxi genituelako. Aukera eskasa edukitzea bezelakorik ez da gauzak ondo zaintzen ikasteko. Eta uste det larre motxean bizitzen oitu bear ura parean tokatu zitzaiola gure gaztetxo-garaiari. Eta eskerrak ari. Argatik gera, gure belaunaldian, erdi sasi-arkitekto pilla bat.
Izan ere, gaztetxo-garaian nork beretzat jostailluak egiten ikasteak gerora artetsuagoa izateko erreztasuna omen dakar. Eta ez nago dana gezurra danik ere.
Tiragomak, arizko pelotak eta xibota koskoilluak ziran gure jostailluak.
Mutikoetan, nori ez zaio gustatzen pelotan ibiltzea? Baiña, gure garaian, nork zuen pelota poltsikoan? Eta nun genuen pelotan ibiltzeko lekua? Or zegok ba koxka!
Baserriko ezkaratza eta mandioa genituen pelotalekuak. Eta koskoilluzko xibotekin jolastekoa, berriz, sukaldea, atarrapuka zebillen ume txikiren bat tartean genuela.
Aritzaren koskoilluek bazuten zerikusia arizko pelotak egiteko. Eta egiten genituen pelota itxurazkoak. Bai arraioa.
Bearra eta saiakera bateratzen diranean, atera oi da, bai, gauza pulamentuzkorik. Gaur pelotalekuetan pelota ikasten dabiltzan gaztetxoek parre egingo didate, pelotan ibiliko bagiñan pelotak geronek egin bear izaten genituelako entzunda. Baiña egia da. Julian Retegik ere ez ote zituen berak egiten?
Publicidad
Leenengo, tiragomak egiten genituen. Amari, kaletik goma zatiren bat ekarrarazi, kutxilloarekin egur-txardangoa txuri-txuri apaindu, eta goma-tira erantsi. Eta, arri koskor pilla bat patriketan genuela, igande arratsaldeetan basora neguan, koskoillu billa.
Zuaitzek nola adar soillak dituzten neguan, koskoilluak agerian egoten ziran. Eta tiragomaz aiek eraistea zan gure leenengo arte-lana. Aspaldiko aritz zaar aiek koskoillu dotoreak zituzten. Naiz txiki, naiz aundi, koskoillu borobilla. Argatik joaten giñan billa. Eta ganbarillako komoda zaarraren kajoian gordeko genuen pilla.
Publicidad
Koskoillu aundiak kutxilloarekin apaintzen genituen, xibotak egiteko. Begia eta jirako kimuak gora dirala, beeko xuztarra kendu eta egokitu zotz-kirtena sartzeko. Iru bat zentimetroko kirten zuzen apaindua zazt, eta prest: xibota naturala.
Bi eskutako beatz banarekin tartean artu kirtena koskoilluz gora, eta tira rast beatzari alde banatara; eta koskoillu-xibota dantzan: ziiirraaa!
Zer irudi politagorik, sukaldean bi edo iru mutiko, dozena-erdi bat koskoillu-xibota dantzan genituela ikustea baiño, ume txikiren bat tartean genuela?
Publicidad
Uraxe zan umeen arteko lan- -saiakeraren jolas xumea.
Nolako pelotak egiten genituen? Ba, arizkoak eta kolore askotakoak: gorri, ori, txuri, arroxa, berdea, beltza. Zer ari billa-tzen genuen, alako kolorea.
Aria aurkitzea zan arazoa. Baserrian ziran jertse zaar guztiak artarako izaten genituen. Askatu pazientziaz, tirri-tarra, tirri-tarra. Orduko jertseak ondo askatzen ziran: batetik bestera tira eta tira. Askatu aala, arto- lokotxean tira-tiran lotu eta egun pare batean lokotxean eduki lisatzen edo.
Publicidad
Orrela, pelota gogorragoa edo tinkoagoa ateratzen zan. Otsa ere ezberdiña.
Dana zan garrantzitsua gure-tzat: tinkotasuna, otsa, kolorea.
Ez dakit zerk egiten didan, baiña iruditzen zait mundu onetan leenengo pelotak arizkoak izango zirala. Baiña laga dezadan ori ni baiño geiago dakienarentzat.
Bi zentimetro eta erdi inguruko borobilla zuen koskoillua, ondo borobilduta jarriko genuen leenengo, sukaldeko kutxillorik txorrotxenarekin. Eta an asiko giñan aria lotzen, lokotxetik koskoillura aal zan estuen. Ez zion ajolarik zer koloretako ariak zetozen. Beltzarekin asi eta gorriarekin amaitu. Naiko aria izatea zan kontua.
Noticia Patrocinada
Bein sei zentimetroko borobilla egin ezkero, balekoa. Jostorratzari aria sartu eta gain guztia ondo josiko genion, puntada motxean eta aal zan tarterik gutxien lagata. Eta ez pentsa bote okerra egiteko kezkarik genuenik. Bai, to!
Bustian ibiltzeko ez ziguten balio. Argatik genituen pelotaleku mandioak eta ezkaratzak. Gaiñera, konponketarako aukera ere ematen ziguten gure pelota dontsu aiek. Esate baterako, ibilian-ibilian, lixtu egiten zala? Askatu pare bat milimetro, eta berriz josi. Eta, berriz ere, pelota berria.
Publicidad
Edozeiñek pentsa lezake, eskuetan beintzat, ez duela miñik emango arizko pelotak. Kontuz or! Azkeneko iru bat milimetro karreteko ari fiñarekin ematen bazaizkio, eta ari berarekin josi, eta saio bat ona egin berarekin, ez du izango eskuetako otzik. Ez orixe.
Jostorratzari aria sartzen ere orrelaxe ikasi genuen. Bearko. Bestela, jokoz kanpo geratzen ziñan.
Beste aalegin-oitura bat ere bagenuen. Pelota berria estreina-tzea igande arratsaldeetarako lagatzen genuen. Bi edo iru auzotako artistak elkartzen giñanean, pelota-partiduak jokatu edo galtzaille-kanporaka ibiltzeko izaten zan pelota berriaren estreinua. Ez genuen ezer askoren bearrik izaten jai arratsaldea ondo pasatzeko.
Publicidad
Nork pentsa lezake koskoilluak pelotarekin zerikusia izan zezakeenik? Guretzat bazuen. Gaiñera, nik garbi daukat lurrak ematen zigun guztiari adi egoten geni-tzaiola. Eta guztiak balio izaten zigula.
Gaur jarri ditudan kontutxo auek uskeria batzuk besterik ez dira. Baiña gu uskeria auekin jolastuak gera. Zer egingo da, ba? Goazen aurrera.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión