Borrar
Goiz eresian parte hartu zuten Zegamako Txistu Taldeko kideek eta umeek.
Zegama

Umeen eguna eta herri afaria San Bartolome bigarrengoan

Gaur eguna amaitzeko, eskolako patioan, herri afaria izango da menua eta cava-dastaketarekin

MIKEL BERASATEGI

Zegama.

Osteguna, 25 abuztua 2022

Comenta

Jaiak bide honetik doaz eta lehenengo bi egunen ostean, San Bartolome bigarrena eguna izango da gaurkoa.

Goizeko 10:00etan urteko hildakoen aldeko meza ospatuko da San Bartolome ermitan, Bittorio Zabalgogeaskoaren gidaritzapean. 11:00etatik aurrera, haur jolasak izango dira Jabier Otaegi Kultur Etxeko plazan, eta ondoren sari banaketa. Eguerdiko 13:30ean, bertsolarien goizeko saioa egingo da udaletxeko arkupetan. Bertso saioa irekia izango da. Aurten, Andoni Egaña, Oihana Iguaran eta Anjel Mari Peñagarikano izango dira eszenatokian. Gaia jartzen berriz, Amaia Agirre arituko da. Saioa amaituta, bertso bazkaria ospatuko da Herriko Ostatuan.

Arratsaldean, 16:00ak inguru eta Karraztarro elkarteak antolaturik, Plater-tiro lehiaketa egingo da, Ugarmintako kantera (Zuloaga auzora joateko bidegurutzearen gainean) zegoen lekuan. Arratsaldeko ekintzen artean ere, 'Bonba bat naiz' ikuskizuna izango da 17:00etan Kultur Etxeko plazan, Bea Larrañagaren eskutik. Jarraian, bertsolarien bigarren saioa entzuteko aukera egongo da udaletxeko arkupeetan.

Eguerdian eta iluntzean, Jabier Otaegi Kultur etxean herritarrek urtean zehar egindako pintura, taila eta eskulanen erakusketa egongo da ikusgai. Egunero bezala, 19:30ean erraldoi eta buruhandien kalejira herrian zehar albokariekin.

Eta eguna amaitzeko, jaietako ekintza parte hartzaileenetako bat izango dugu eskolako patioan, herri afaria. Ohikoa den bezala, menuan lumagorri oilaskoa eta Sant Sadurni d'Anoiako (Bartzelona) cava izango direlarik. Aurtengoan, Blancher Cava etxearen Reserva Rosat Brut Cava dastatuko da. Azkenik, Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia 0:00etatik aurrera Jose Maiora enparantzan goizaldera arte.

San Bartolome eguna

Atzoko egunean, San Bartolome eguna, goiz eresi, prozesio, meza eta herriko haurrei ongi etorria goizean; sokadantza eta Toberako haurren dantza saioa eguerdian; eta arratsalde-iluntzean, apar jaia, pilota partidak, poteoa eta gazte afaria izan ziren nagusi.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Umeen eguna eta herri afaria San Bartolome bigarrengoan

Zegama: Umeen eguna eta herri afaria San Bartolome bigarrengoan