Festetako egun handia gaur, San Bartolome Eguna
Mozorro Egunaren ondoren, gaurko hainbat ekitaldi antolatu dira
MIKEL BERASATEGI
Martes, 23 de agosto 2022, 23:56
'Ai ene, ai ene, hogeitalaugarrena San Bartolome' dio zegamarrok abesten dugun kantak. Festetako egun handia ospatuko dute gaur zegamarrek. Goizean goizetik hainbat ekitaldi antolatu dira.
Publicidad
Goizeko 10:00etatik aurrera, Zegamako Txistu Taldeko kideak herrian zehar goiz eresia egingo dute. Jarraian, 11:00ak direnean, San Bartolome ermitatik Tourseko Martin Deunaren parrokira prozesioa egingo da, herriko txistulari, dantzari eta agintariekin batera. Jarraian, Meza Nagusia. Behin hau amaituta, 12:30ak aldera, herriko agintariek ohiko sokadantza egingo dute udaletxeko plazan.
13:15ean, 2019ko abuztuaren 24tik 2022ko abuztuaren 24ra bitartean jaio diren haurrei ongi etorria egingo zaie. Ekitaldi honen bidez, Zegamako 'aapiaren' parte izatera pasako direla sinbolizatu ohi da. Jarraian, Tobera Musika Eskolako dantza taldearen dantza saioa izango da Jose Maiora enparantzan. Arratsaldeko bostetan, Kultur Etxeko plazan apar jaia izango da, eta honen ondoren, pilotari federatuen partidak izango dira Toki Alai pilotalekuan. Iluntzeko 19:30ean, erraldoi eta buruhandien kalejira Zegamako Txistu Taldearen laguntzarekin.
Eguerdian eta iluntzean, Jabier Otaegi Kultur etxean herritarrek urtean zehar egindako pintura, taila eta eskulanen erakusketa egongo da ikusgai.
Eta eguna amaitzeko, poteoa Zuttik elektrotxarangaz gidaturik, XVI. Gazte Afaria Herriko Ostatuan Gazte Herexak antolatua eta gaueko 0:00etatik aurrera Disnoktia DJarekin dantzaldia Jose Maiora enparantzan.
Mozorrotuta giro paregabean
San Bartolome jaiak gogo biziz hasi zituzten atzo zegamarrek. Apeaderoko igoera, mozorroak, bezperak, bolo txapelketa, futbito txapelketaren finala, musika, jana eta umore ona nagusi ziren herrian bi urteren ostean.
Publicidad
Apeaderoko L. igoeraren txapela, Aitor Perez Arrietak jantzi zuen eta XLIII. futbito txapelketaren garailea Terrex taldea izan zen. Herritarren arteko bolo txapelketan, emakumezkoetan Erkuden Muguruza eta gizonezkoetan Andoni Katalina izan ziren.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión