Villabona
Webgune berria aurkeztuko du gaur Behar Zana elkarteakEgunerokotasuna «dinamikoki elikatuko duen» ataria izango da, taldeko informazioa, materialaren denda eta abarrekin
Amaia Núñez
AMASA-VILLABONA.
Miércoles, 17 de abril 2024, 20:30
Behar Zana Pilota Elkarteak pauso berri bat emango du pilota munduaren zabalpenean. Gaur arratsaldean web atari berria aurkeztuko du, www.beharzana.eus, elkarteko egunerokotasuna ezagutzera emateaz gain, pilotazale guztiei zuzendutako informazioa emango duena.
Publicidad
Aurkezpena Villabonako Gurea Antzokia egingo da, 19:00etan, eta herritar eta zaletu guztiei irekia egongo da.
Elebitan
Elkartetik aurreratzen dutenez web orrialde honek «gure eguneroko dinamikoki elikatuko du», izan ere, aurreratu dutenaren arabera «pilota taldearen eta elkartearen inguruko informazio anitza eskaintzeaz gain, pilotazale guztientzat oso interesgarriak diren atalak eskainiko ditugu elebitan, euskaraz noski eta erdaraz».
Erreboteak atal berezia du atari berrian eta, horrekin batera, Behar Zana taldearen produktuak erosteko denda dago. Gainera, «Euskal pilotaren bilakaeraren inguruko informazio interesgarria, ekintza bereziei buruzko atala eta villabonatarrentzat eta pilotazaleentzat interesgarriak diren ekintzen inguruko informazio, izen-emate eta abar web orrialde honen bitartez egingo dira hemendik aurrera», jakinarazi dutenez.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión