Villabona
Urruzola eta Eskudero Zaporra Txapelketako irabazle ZarautzenGainera, Miren Larrarte eta Nora Mendizabal Gasteizko Eskuz Binakako Masterrean txapendun izan ziren
Amaia Núñez
amasa-villabona.
Astelehena, 12 abuztua 2024, 20:47
Azken asteetan Behar Zanako pelotariak udako txapelketetan murgilduta daude eta horien artean emaitza onak lortzen ari dira. Pasa den ostegunean, Julen Urruzolak Zarautzko Zaporra Txapelketan irabazle izendatu zen Gaztelekuko Jon Eskudero lagun zuela. Zarautzko frontoi txikian 22-13 irabazi zuten Alex Juaristi eta Jon Juaristi bikote azkoitiarraren aurka.
Behar Zanakoek beste sari bat ere lortu zuten txapelketa horretan. Izan ere, jaialdi berean jokatu zen 3. eta 4. posturako partida irabazi zuten Arkaitz Esnaolak eta Mundarroko Xabier Barandiaranek, 22-19 emaitzarekin Hodei Castro eta Ander Iraetaren aurka.
Era berean, Miren Larrarte eta Gazteleku pilota elkarteko Nora Mendizabalek Gasteizko Eskuz Binakako Masterrean txapeldun izendatu ziren Oñatiko Maddalen Etxegarai eta Itxaso Erasunen aurka finalean 22-19 irabazi ondoren.