Bertso saio berezia (H)Ari naizela irratsaioaren 200. programan
Gurean grabatuko da gaur 19.00etan
I. ARRATIBEL
amasa-villabona.
Ostirala, 26 otsaila 2021, 00:12
(H)ari naizela irratsaioaren 200. saioaren ospakizuna dela eta, 200. atala Gurea zinema aretoan grabatuko dute gaur 19:00etan. Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Julio Soto 'Uhinak' izenburupean, hitz horren bueltan arituko dira kantuan, eta gai jartzaile lanetan Imanol Artola 'Felix' ariko da.
Sarrera bakoitza 10 euroan izango da: gureantzokia.sacatuentrada.es/eu/entradas/bertso-saio-berezia. Aldiko 3 sarrera erosi ahalko dira gehienez. Modu horretan jende pilaketak saihestuko dira. Azken betebeharren arabera, Amasa-Villabonarekin mugakideak diren herrietako bizilagunek ere bertaratzeko aukera izango lukete. Segurtasun neurriak direla eta,
Gurea zinemako aforoa mugatua izango da eta 140 lagun ingururentzako lekua egongo da. Bertara joaten direnek, indarrean dauden osasun neurri guztiak bete beharko dituzte. Sarrera guztiak zenbakituak izango dira, beti ere sarrerak agortzen diren arte.