Villabona

Behar Zanako Larrarte eta Arrillagak GRABNIko finala jokatuko dute

A. N.

amasa-villabona.

Jueves, 2 de mayo 2024, 20:27

Behar Zanako pilotariak hainbat txapelketatan murgilduta dabiltza eta partida ugari jokatuko dituzte asteburuan. Nabarmenena GRABNIko emakumezkoen eskuz binakako finala izango da, Miriam Arrillagak eta Miren Larrartek jokatuko dutena. Gipuzkoa ordezkatuko du Behar Zanako bikoteak eta Aldai-Arrizabalaga bikote bizkaitarra izango dute aurrean.

Publicidad

Gainera, herriarteko txapelketan ere hasiko da eta elkarteko pilotari taldeak Amasa-Villabona eta Aduna ordezkatuko dituzte. Aste honetan Zufiria anaiek, Aitor Larrartek, E.Aranburu eta Iraolak, Pello Aranburuk, Cestau anaiek, Inhar Iparragirrek, Olasagastik eta Iker Aburuzak jokatuko dute. Aranburu anaiek, era berean, hala jokatzekoa zuten jubenil mailan joko garbian Iparraldekoen aurka, baina ez dira aurkeztuko Iparraldekoak.

Bestalde, Oñate, Zufiria eta Otaegi kadeteek, eta Cestau eta Jon Erasunek nagusi mailan Usurbilgo txapelketan jokatuko dute ostiralean eta larunbatean. Joanes Cestauk, gainera, Zornotzako Master kaiolan jokatuko du igandean.

Bukatzeko, aste honetan hasiko da Ataria txapelketa. Behar Zanako Benjamin B, Benjamin A, Alebin, paletaz eta infantilak, eskuz, arituko dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad