Izarra Urdalleta alkatea. A.E.
Segura

Udalak 2.128.000 euroko aurrekontua onartu du

Lardizabal jauregian egingo da inbertsio handiena

ANDONI ETXEBERRIA

SEGURA.

Miércoles, 2 de marzo 2022, 22:17

Udalak 2.128.000 euroko aurrekontua izango du aurten. Udaletxea den Lardizabal jauregia barrutik egokitzen egingo da inbertsiorik handiena eta gimnasioa martxan jartzea izango da beste ekimen garrantzitsu bat. Izarra Urdalleta alkatearen arabera, «aurrekontua aho batez onartu dugu. EAJko zinegotziek ere aldeko botoa eman zuten eta hori garrantzitsua da guretzat. Inbertsioei dagokionez, Lardizabal jauregian egingo duguna da nagusiena. Europako fondoetatik etorritako 400.000 euro erabiliko dira horretarako eta Udalaren eraikin bat izatea zen baldintza. Artxiboa goiko solairutik beheko bulegoetara jaitsiko da, igogailua jarriko da, irisgarritasuna hobeto edo hormak barrutik aislatu. Bi urte iraungo dute lanek».

Publicidad

Gimnasioa

Baratze pilotalekuan 2019an gela berriak egin ziren etorkizunean gimnasioa izateko. Orain gela horiek handitu egin dira terraza kenduta. Alkatearen esanetan, «gimnasioa egokitzeko obrak ia amaituta daude eta makina denak jartzen ditugunean esleipena abian jarriko dugu. Gure asmoa da gimnasioa eta igerilekua enpresa berari esleitzea eta uda aurretik martxan jartzea gimnasioa».

Aurrekontuan jasotzen diren beste inbertsio batzuen artean daude Txanbolinpe eta Osasun Etxeko fatxadak berritzea, Hermanasoro baserriko bidea kon-pontzea, hilerria handitzea edo Gaztelekua berriro martxan jartzea. Gazteek etxebizitzen arloan eta adinekoek herriko zerbitzuen inguruan dituzten beharrak ere aztertu nahi dira eta horretarako inkestak egingo ditu Udalak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad