Artisauen zuzenean erosteko aukera izan zuen Azokan. Núñez
Tolosa

Giro ederra Irurako Artisautza eta Elikadura Azokan

Jende ugari gerturatu zen Irurako plazara ekoizleen produkturak erostera

Amaia Núñez

Irura

Domingo, 28 de mayo 2023, 17:20

Irurako San Miel plazan Artisautza eta Elikadura X. Azoka egin zen. Eguraldia lagun, jende ugari gerturatu zen goiz guztian artisau eta ekoizleen produktuak ezagutu eta erostera. Eguerdi aldera izan zen bisitari gehien eta postu guztietan izan zuten zer ikusi eta erosi.

Publicidad

Aurten hogei postutik gora izan ziren, plazaren bueltan. Herriko eta Tolosaldeko ekoizleekin batera, beste eskualdetakoak ere izan ziren. Etxerako keramika, osagarri, arropa, egur-tailak, jostailuak, beirazko produktuak, eta abar izan ziren nagusi, baina elikadura postuak ere bazeuden, eztia, gozogintza, babarrunak, kontserbak, ogia eta infusioentzako belar lehorrekin. Kirolariek xareak eta pilotak ere aurkitu zituzten.

Herritar zein bisitari ugari gerturatu ziren azokara. Núñez

Jatorri ezberdinetako herritarrek ere jarri zuten postua beraien herritaldetako produktuekin, besteak beste, cuscus-a eskaini zuten dastatzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad