Olaberria
San Juan Txiki ospatu zuten OlaberrianUsadioari jarraituz, San Juan Txiki eguna ospatu zuten atzo olaberriarrek. Meza Nagusiaren ondoren, herritar ugari elkartu ziren Udalak plazan eskainitako hamaiketakoa dastatzeko. Arratsaldean, berriz, haurrentzako 'Artilusio' ikuskizuna eta binakako pelota partiduak jokatu ziren. Herriko pelotari gazteak ere jokatu zuten tartean. Iluntzean trikitilariek alaitu zuten giroa herri afarira bitartean eta, gauean, Oilar Beltzak taldearekin erromeria izan zuten.