Borrar
San Adrianera egindako irteera aurreko edizioan. Anduetza
San Adriango igarobideko historia ezagutzeko txangoa larunbatean Anduetzaren eskutik
Zegama

San Adriango igarobideko historia ezagutzeko txangoa larunbatean Anduetzaren eskutik

Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoek bertan egiten ari diren indusketa arkeologikoen berri emango dute

Jueves, 11 de julio 2024, 18:16

Urtero, Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoek, Zegamako Udalarekin elkarlanean, San Adrian igarobidea (Leizarrate) induskatzen eta aztertzen dute, eta hauxe XVIII. kanpaina arkeologikoa da. Udaro, igarobide honen sekretu berriren bat aurkitzen da: Erdi Aroko gotorleku bat, brontze garaiko babesleku bat, erromatarren garaiko aztarnaren bat... Baina iazko aurkikuntza aparta izan zen: neandertalek kobazuloa babesleku bezala hartu zutela frogatzen zuten aztarnak aurkitu ziren eta.

Aurreko urteetan, duela 14.000 urte inguruko Goi Paleolitoko maila batean induskatu ondoren, okupazio zaharragoak egon zitezkeela susmatzen zen... Berreskuratutako aztarnen argitan gaur badakite neandertalek duela 40.000 urte baino gehiago igarobidea erabili zutela.

Irteera berria Leizarratera

Anduetza parketxeak, larunbaterako, uztailaren 13rako, zailtasunik gabeko txangoa antolatu du, edozein herritarrentzat egokia dena. Ibilaldian izango diren azalpenak bi hizkuntzatan eskainiko dira. Euskarazko saioa goizeko 10.00etan Aldaolako aparkalekutik abiatuko da eta gaztelaniazkoa berriz, 12.00etan. Aldaola aparkalekua Otzaurtetik 4 kilometrora dago. San Adrian igarobideko ibilbidea Anduetza parketxeko hezitzailearekin egingo da. Ondoren, igarobidean Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoek indusketa arkeologikoaren berri emango digute.

Aurreikuspena, euskarazko txangoa eguerdiko 11.30erako amaitzea da eta gaztelaniazkoa 13.00etarako. Oinetako egokiak eta ura eramatea gomendatzen dute. Prezioa pertsonako 6 eurotakoa izango da. Izena ematea derrigorrezkoa izango da, plaza mugatuak izateaz gainera (hala balegokio), eguraldia dela medio, azken orduko aldaketaren bat balego, modu horretan antolatzaileek izena eman dutenei abisu emateko aukera izango dutelako.

Izena emateko, anduetza@gipuzkoanatura.eus- era idatzi edo 943802187 edota 688623609 deitu beharko dute interesdunek.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco San Adriango igarobideko historia ezagutzeko txangoa larunbatean Anduetzaren eskutik