Orkatz Abesbatzakoek Ur tantaren ekitaldian parte hartu dute
MIKEL BERASATEGI
Larunbata, 30 uztaila 2022, 00:07
AIazko uztailean, Urmuga jaialdia ospatu zen. Jaialdi honen barnean, hainbat geltoki desberdin zeuden, non kontzertu desberdinak egiten ziren Euskal Herriko txoko desberdinetan. Baina beti ere, bi uren, Mediterraneora eta Kantaurira dohazen, uren artean. Puntu horretan aurkitzen da Zegama, eta beraz, ekitaldia egiteko eta antolatzeko aukera paregabea izan genuen.
Aurten ordea, Urmuga horrek, Urtanta sortu du. Mendiak, itsasoa eta musika batuz, goi mendietatik kostaldera.
Pasa den asteburuan, Hondarribian ospatu zen Urtantaren lehen edizioa, eta Orkatz abesbatzako kideek, bertan parte hartzeko gonbitea izan zuten. Egitarauaren barnean, beraz, beste talde gonbidatuekin batera, kontzertu bat eskaini zuten.