Borrar
Artisau Garagardo Txapelketako ekoizle sarituak Emaneurre
Zampano garagardoa garaile VII. Artisau Garagardo txapelketan
Ordizia

Zampano garagardoa garaile VII. Artisau Garagardo txapelketan

Ehunka lagun elkartu ziren Plaza Nagusian Euskal Herriko Artisau Garagardoen azokan

Amaia Núñez

Ordizia

Lunes, 6 de mayo 2024, 19:14

Giro ederra izan zen larunbatean herriko kaleetan. Euskal Herriko Artisau Garagardoen Azoka ospatu zen Plaza Nagusian Emaneurre taldeak antolatuta. Goiz zein arratsalde jende ugari gerturatu zen garagardo ezberdinak eta bertan prestatu ziren jakiak dastatu eta musikaz gozatzera.

Aurten 22 garagardo ekoizleren edariak eskaini ziren azokan, berriena, Emaneurre taldeak berak duela gutxi aurkeztu zuena. Ekoizle bakoitzak edari bana aurkeztu zuen txapelketara, bakoi-tzak aukeratutako kolore eta estilokoa. Aurten ere guztiek maila berean parte hartu zuten estiloka banatu gabe.

Epaimahaia hostalaritzako adituek osatu zuten: Iker Martinez sukaldaria Kaxola jakien arduradunak, Julian Limon Perez aragardo artisaugintzan adituak, Diego Bravo Gonzalez, garagardo artisaugintzan adituak eta Maialen Etxeberria sukaldari eta Ordiziako Kukuarri tabernako arduradunak.

Garagardo bakoitzean hiru ezaugarri baloratu zituzten epaimahaiko kideek: ikusmena, hau da, kolorearen uniformetasuna eta aparra argia eta konstantea izatea; usaimena, edaria ekoizterakoan erabili diren osagai ezberdinen usainak, baita alkoholaren intentsitate aromatikoa; eta dastamena, besteak beste, malta, alkohol kopurua, espezieak, fruituak, eta abar, bai ahoan uzten duen 'hondar-sentimenduaren' arabera baita oroitzapenaren arabera.

Goiz osoan aritu ziren ekoizleek aurkeztutako 22 garagardoak dastatzen eta Euskal Herriko Artisau Garagardoen txapelketako irabazlea Zampano izan zen, 251 punturekin. Gasteizko Garagar izan zen bigarren eta Elgetako Baobeer hirugarren.

Plazara bertaratuek, arratsaldean Loak Euskal Pop&Rock eta Howdy Bluegrass taldeen kontzertuez gozatu ahal izan zuten azokako garagardoak probatu eta bertan sukaldatu ziren txerria burduntzian, kokretak eta Lazkaoko taloak jaten zituzten bitartean.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zampano garagardoa garaile VII. Artisau Garagardo txapelketan