Borrar
Kilometroak 21 jaiaren aurkezpena. J. MARIN

Goierritarrei bideratutako eta egunaz harago doan Kilometroak jaia

Urriak 3ko espazioez gain bertso saioak eta hezkuntza-sistema garatzeko hitzaldiak prestatu dituzte antolatzaileek Beasain, Lazkao eta Ordizian irailean eta urrian

Jon Agirre

Donostia

Ostirala, 10 iraila 2021, 12:46

Comenta

Ikastolentzat eta euskararentzat «historikoki plaza erraldoia» izan da Kilometroen jaia, baina Covid-19aren pandemiak ezbaian jarri du eredua. Iaz bezala, Beasain, Lazkao eta Ordiziako Andramendi, San Benito eta Jakintza ikastolek 'Batera, bagara, bat gara' lelopean antolatutako Kilometroak 21 jaia «ezberdina» izango da. «Elkarlanari eta parte-hartzeari tokia ematen saiatu gara, baina ez da erraza izan».

Hala onartu du Kilometroak Kultur Elkarteko lehendakaria den Nekane Artolak. «Herritik, herriarekin eta herriarentzat antolatzen ditugu, baina egoerak baldintzatuta ezin izan dugu ohiko moduan lan egin, gure organigraman ohiko lanean laguntzen duen herri mugimenduak ezin izan delako protagonismo hori izan». Era berean, garapen hori eurek nahiko luketena baino txikiagoa izan dela onartu du. «Datorren urtetik aurrera beste garapen bat izateko esperantza dugu».

Horren jakitun, eta jai ereduari buruz egindako hausnarketaren ildotik, egun bakarreko egitaraua egin beharrean, iraila eta urrian antolatuko dira ekimenak urriak 3ko ekitaldi nagusian edukiera mugatua izango delako. «Guztiongan pentsatutako kilometroa izango da». Hori bai, bereziki goierritarrei egindako deia da. «Ekitaldiak irekiak dira, noski. Parte-hartzea Ikastola komunitateaz gaindi izatea nahi dugu. Herriari eskainitako festa da, gozatzekoa».

Hiru blokeko jaia

Hiru blokea izango ditu aurtengo Kilometroak jaiak. Abiapuntua 'Kilometroak bidea' erakusketa ibiltaria izango da, 1977tik egun arte egin diren ekitaldien bilakaera biltzen duena. Irailaren 13tik 17ra Ordiziako Barrena Jauregian izango da ikusgai; ostean, 20tik 24ra Beasainen eta, azkenik, Lazkaoko Udalaren aretoan. Era berea, herrietako eragileekin elkarlanean antolatuta «bertsolariak, musikariak eta dantzariak» uztartuko dituen bertso-saio bana egingo da: Lazkaon irailaren 17an, Beasainen irailaren 24an eta Ordizian urriaren 1ean. Hiruetarako izen-ematea gaur irekiko da Ikastolen Elkartearen webgunean eta antolatzaileek hainbatetan azpimarratu duten bezala izen-ematea «ezinbestekoa» izango da. Izan ere, osasun egoera dela-eta, Osasun sailak ezarritako neurri guztiak betez antolatuko dira ekimenak parte-hartzaile guztien segurtasuna bermatzeko. «Egunean bertan ezingo da sarrerarik erosi».

Ildo horretan, eta Ikastolen Elkarteak martxan jarritako 'Bihar' proiektuaren baitan, etorkizuneko hezkuntza sistema lantzeko saioak egingo dira irailaren 30ean. Antolatzaile den ikastola bakoitzak proiektuko oinarri bat landuko du aditu taldeekin foro bidez.

Bigarren blokea bezperako egunean jorratuko da. Ez-ohiko giro honetan, herri bakoitzean ekimen bana antolatuko da: Ekirock-en eskutik euskal joko eta kirolak Ordizian Barandiaran plazan; Beasainen dantza taldearen eskutik dantza garaikideak; eta Eneko Dorronsoro eta Fredi Pelaez bikoaren eskutik kontzertua Lazkaon.

Azkenik, egunean bertan izango da ezarritako hirugarren blokea. «Xumea, baina oso berezia». Eta, noski, edukiera mugatuekin eta aurretiazko izen-ematearekin. «Bereziki haur eta gazteei bideratuak izango dira bost espazioak». Hiru Ordizian izango dira, nagusia Jakintza Ikastolan eta Barrea parkean eta Oiangun beste biak. Azken hauek Lehen Hezkuntzako eta DBHko gazteei bideratuak izango dira. Horretaz gain Beasainen, Igartzan, Haur Hezkuntza eta LHko lehen eta bigarren mailarentzako txokoa eta Lazkaon LHko bostgarren eta seigarren mailakoentzako espazioa izango dira.

Ahalegin berezia urte zailean

Kilometroak Kultur Elkarteko lehendakaria den Nekane Artolak «egoera berezian» hiru ikastolek Kilometroak antolatzeko erakutsi duten «prestutasuna» nabarmendu du, baita gainerako Gipuzkoa Ikastolek zein eragile eta elkarteko langileek erakutsitako babesa. «Ez da urte erraza izan, ahalegin berezia egin behar izan dute». Agerraldian izan dira ere Andramendi, San Benito eta Jakintza ikastoletako ordezkariak, Itziar Flores, Xabi Maiza eta Larraitz Garmendia, eta abestiaren egilea den Eider Ormazabal.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Goierritarrei bideratutako eta egunaz harago doan Kilometroak jaia

Goierritarrei bideratutako eta egunaz harago doan Kilometroak jaia