Ordizia
Donostiako Zinemaldiko hiru filme ikusgai Herri Antzokian'Karmele' eta 'Maspalomas' euskaraz proiektatuko dituzte, jatorrizko hizkuntzan, azkeneko saioan izan ezik
Amaia Núñez
ordizia.
Sábado, 11 de octubre 2025, 20:44
Donostiako Zinemaldian parte hartu duten hiru filme Herri Antzokian ikusteko aukera egongo da hilabete honetako zine eskaintzaren baitan. Zinema euskaraz egitasmoaren parte, jatorrizko hizkuntzan proiektatuko dituzte gainera horietako bi.
Publicidad
Asteburu honetan 'Karmele' pelikula dago karteldegian eta lehenengo eguneko proiekzioan Asier Altuna filmaren zuzendaria ere izan zen bertan. Gaurko saioaz gain, bihar eta asteartean ere proiektatuko da Jone Laspiur eta Eneko Sagardoyk protagonista dituen pelikula. Asteleheneko saioa euskarazko azkena izango da eta, asteartekoa gazteleraz eskainiko da.
Hurrengo asteburuan, berriz, Moriarti ekoiztetxearen 'Maspalomas' filma proiektatuko dute. Euskarazko jatorrizko hizkun-tzan lau saio egongo dira larunbatetik astelehenera eta, asteartekoa, aldiz, gaztelaniaz ikusi ahal izango da. Jose Ramon Soroizek Donostiako Zinemaldiko Interpretazio Protagonista Onenari zilarrezko maskorra irabazi zuen joan zen irailean ospatu zen 73. edizioan pertsonaia honengatik.
Urriko azken asteburuan aurten Donostiako Nazioarteko Zine jaialdiko Urrezko maskorra irabazi zuen 'Los domingos' ikusteko aukera egongo da, Alauda Ruiz de Azuak zuzenduta. Kasu honetan, saio guztiak gazteleraz izango dira.
Gainera, Ordiziarrock jaialdiaren lehenengo egunean, hilaren 16an, 'Enarak' dokumentala proiektatuko dute.
Haurren saioak
Igandeko haurren saioetan ere euskarazko filmeak proiektatuko dira. Gaur 'Barrakudaren altxorra' ikusteko aukera izango dute txikienek, eta datorren astean 'Sablehortz kapitaina eta Greleko kondesa'.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión