Borrar

Tolosa Goierri

Mugiment kirol txartelarekin bat egin du Anoetako Udalak

A. N.

anoeta.

Miércoles, 19 de marzo 2025, 19:50

Mugiment Kirol txartelarekin bat egin du Anoetako Udalak eta hemendik aurrera, Abraham Olano kiroldegiko abonatuak Mugiment sareko beste kiroldegietako instalazioak erabili ahal izango dituzte.

Mugiment txartel birtual bat da, eta app baten bidez, aukera ematen die Mugiment kirol txartela duten udalerrietako kiroldegietan abonatutako pertsonei gainerako udalerrietako instalazioak erabili ahal izateko. Horrela, Abraham Olano kiroldegian abonatutako edonork, beste herri bateko instalazioak ere erabili ahal izango ditu, Gipuzkoan zein Bizkaian. Momentu honetan 100etik gora dira ekimen honekin bat egin duten udalerriak.

Txartela erabiltzeko 'KirolTxartela Mugiment' aplikazioa deskargatu beharko da teleono mugikorrean. Beste herrietako kiroldegietara sartu nahi izanez gero, txartel digitala eta NAN-a erakutsi beharko dira. Bertako langileak sarbidea erregistratuko du webgune batean eta erabiltzailearen gailuan egiaztapen-kode bat sartuko du baimendua dagoela adierazteko.

Abonatuek ezingo dituzte kiroldegi berriko instalazioak nahi bezala erabili, izan ere, udal bakoitzak erabakiko du zein zerbitzu, instalazio edo ikastaro irekitzen dien Mugiment txarteleko egitasmoaren erabiltzaileei. Beraz, udalerri bakoitzeko abonatuak beste udalen kirol instalazioetara sartu ahalko dira, gastu gehigarririk gabe, udal bakoitzak ezarritako erabilgarritasunaren arabera.

Zine emanaldiak

Aste honetan zehar, haur zein helduentzako zine emanaldiak eskainiko dituzte Mikelasagasti auditorioan. Bihar ostiralarekin 'Bidasoa 2018-2023' dokumentala proiektatuko da 18:30ean, doako sarrerarekin. Fermin Muguruzak zuzendutako filmaren emanaldia euskaraz izango da, gaztelaniazko azpitituluekin.

Larunbatean, berriz, 'Draginkeeper' haurrentzako filmea egongo da ikusgai. Emanaldia 17:00etan hasiko da eta sarrerak 2 euroko prezioa dute. Auditoriora janaria sartzea debekatuta dagoela gogorarazi du Udalak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mugiment kirol txartelarekin bat egin du Anoetako Udalak