Tolosa Goierri
Mondeju eta ardo azoka egingo dute larunbat goizean plazanJoseba Erasoren omenezko Artzain Txakur erakustaldiak emango dio hasiera egunari eta haurrentzako jolasak ere antolatuko dituzte
Amaia Núñez
amezketa.
Asteazkena, 8 urria 2025, 20:24
Mondeju eta Ardo Azokaren hirugarren edizioa ospatuko da larunbat honetan Amezketako plazan. Goiz guztian haur zein helduentzako ekitaldiak egongo dira, gastronomía feriaz gain.
Goizeko 10:30ean Joseba Erasoren omenezko IV. Artzain Txakur erakusketa egingo da Jauregi Handiko zelaian. Ondoren, umentzako txoko bat antolatuko da jolas ezberdinekin plaza ondoko eremuan. Gune hau 11:30etik 13:30era egongo da irekita. Azokako postuetako txartelen salmenta ere ordu horretan hasiko da.
Eguerdian irekiko da Mondeju eta Ardo Azoka herriko plazan. Iaz bezala, herriko mondejuak dastatzeko bederatzi postu egongo dira. Aldi berean, sei upategietako edariak dastatzeko aukera egongo da. Gainera, herriko ekoizleek ardi gisatua eta gazta platerkak ere eskainiko dituzte, bertan bazkaldu nahi dutenentzako. Kafea eta pastak ere eskainiko dira. Jarraian, Eingo musika taldeak alaituko du giroa azokari amaiera emateko.