Mendia egonkortzeko lanak hasiko dira aste honetan
NÚÑEZ
LEGORRETA.
Osteguna, 21 uztaila 2022, 00:05
Orain arte estalita egon den bidegorri zatiaren ondoko mendiko lurrak egonkortzeko lanak hasiko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak aste honetatik aurrera. Kanposantuaren azpian dagoen mendi zatia da zehazki konponduko dena, azkenaldian harrien erorketak izan baitira bertan.
Lanak direla eta, ondoan igarotzen den bidegorri zatia itxita egongo da, eta Errepide Nazionalean trafikoan ere eragina izango du. Obrek lau asteko iraupena izatea aurreikusi da.