Borrar

Lazkao

Zine-ziklo berriaz gozatzeko aukera Maizpiden

J. ZABALA

LAZKAO.

Martes, 6 de mayo 2025, 19:57

Maizpide barnetegiko zineman zine-ziklo berri bat jarriko da martxan datozen asteetan. Ekimen hau edonorentzat da irekia. Zikloak lau film ekarriko ditu, guztiak 20:45ean proiektatuko direnak. Lehena maiatzaren 20an izango da, asteartea, eta 'Aftersun' film britainiarra emango da. Hurrengo saioa maiatzaren 28an, asteazkena, izango da, eta 'Un Monde' film belgikarra ikusi ahal izango da. Ekainaren 4an, 'Arthur Rambo' izango da ikusgai eta zikloari amaiera emateko, ekainaren 11n, 'Les Pires' proiektatuko da. Sarrera doakoa izango da, eta ez da izen-ematerik behar bertaratzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zine-ziklo berriaz gozatzeko aukera Maizpiden