Ver 25 fotos
Herriko plaza jendez lepo Basherri egunean
Azoka, musika eta abere erakustaldiek berriz ere Lazkaoko herria batu dute, Basherri egunean landa-mundua eta ohiturak kalera hurbilduz
Josu Zabala
Domingo, 28 de septiembre 2025, 15:44
Herritarrak eta bisitari ugari Basherri Eguna ospatzeko elkartu dira gaur goizean Lazkaoko plaza inguruan. Goizeko 11.00etan ireki da azoka, eguzkia lagun, eta ordutik aurrera ... herriko plaza jendez gainezka egon da artisautza eta abere postuek erakarrita. Bertako ekoizpenak eta eskuz egindako artisau lanak izan dira azokaren ardatz nagusiak, ikusmin handia piztuz.
Publicidad
Goizak une berezi bat izan du 13.00etan: ekoizleek beraien produktuen zozketa egin dute frontoian, jendetza zabal baten aurrean. Irabazleek erosketa-txartel ugariz hornitutako saski bana eraman dituzte etxera.
Musikak ere bere lekua izan du, Lazkao Txiki Musika Eskolako trikitilarien doinuek giroa alaituz. Abereen erakustaldiak ere jendea liluratu du: txerriak, ahuntzak, antzarrak eta zaldiak herriko plazara gerturatu dira, txikien eta nagusien arreta bereganatuz. Festa honek herritarren arteko harremanak sendotzeaz gain, tokiko ohiturak eta landa-munduko balioak gizarteratzeko balio izan du.
Jai-egunak aurrera egingo du arratsaldean ere. 'Imperial Elegancia Mexicana' Mariatxi taldeak kontzertua eskainiko du, eta lazkaotarrak jada prest daude bihar ospatuko den San Miguel egun handiaz gozatzeko irrikaz.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión