Borrar

Lazkao

Astelehenean zabalduko da Udako Aisialdi Zerbitzuan izena emateko epea

Haurrek jarduera eta jolas egitarau zabala izango dute ekainaren 23tik uztailaren 24ra bitartean eta bi ordutegi aukera eskainiko dira

El Diario Vasco

lazkao.

Viernes, 9 de mayo 2025, 19:58

Uda iristearekin batera, Lazkaoko Udala 2025eko Udako Aisialdi Zerbitzua martxan jartzen du, udalerriko haurrak oporretako garaian jardueraz gozatzeko aukera izan dezaten. Zerbitzu honek, haurrak jolas giroan eta ingurune seguro batean aritzeko, hainbat jarduera, tailer eta jolas eskaintzen ditu, beren gaitasunak garatzeko eta ikasteko aukera eskainiz.

Udako Aisialdi Zerbitzua ekainaren 23tik uztailaren 24ra izango da. Interesdunek bi ordutegi aukeratu ahal izango dituzte, familien beharretara egokituak, goizeko 10:00etatik 13:00etara edo 09:00etatik 13:00etara.

180 plaza

Zerbitzua Haur hezkuntzako 3. mailatik Lehen hezkuntzako 6. maila bitarteko haurrei (2013-2021 urte artean jaiotakoak) zuzenduta dago, eta guztira 180 plaza eskainiko dira.

Izen-emate kuota 94,30 eurokoa izango da 10:00-13:00 ordutegirako, eta 125,75 eurokoa 09:00-13:00 ordutegirako. Ordainketa kontu korronte bidez egingo da. Jarduerak burutuko diren gunea taldeen arabera izendatuko da.

Izena emateko epea maiatzaren 12tik 25era arte egongo da irekita. Izen-ematea egiteko bi aukera egongo dira. Batetik Lazkaoko Udalarem webgunean (www.lazkao.eus) inprimakia betez edo kiroldegian izen-emate orria entregatuz.

Lazkaoko Udalak familiei beren seme-alabak izena ematea egitera animatzen die, jolasez, ikaskuntzaz eta garapenaz betetako oporraldiez goza dezaten.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Astelehenean zabalduko da Udako Aisialdi Zerbitzuan izena emateko epea