Lazkao
Amalur mendi elkarteko mendizaleak Izarraitz mendikatera gerturatuko diraKakute, Erlo eta Xoxote mendiak igoko dituzte, 10 kilometroko ibilbidean
J. ZABALA
lazkao.
Viernes, 21 de febrero 2025, 19:52
Amalur Mendi Elkarteak mendi irteera berri bat antolatu du biharko. Oraingoan, Izarraitz mendikatera igoko dira. Irteera goizeko 08:00etan izango da, Itzala tabernatik, eta parte-hartzaileak autoz gerturatuko dira Azkoitiko 'Attola' aparkalekura, ibilbidearen hasierako puntura. Ibilbideak 10 kilometroko luzera eta 661 metroko desnibela ditu. Lazkaora 18:30ak inguru itzultzea aurreikusten da. Ibilbidean zehar, ingurune naturalaz gozatzeaz gainera, hiru gailur nabarmenduko dira, hala nola, Kakute 927 metroko altitudearekin, Erlo 1.026 metrorekin eta Xoxote 912 metrorekin.
Publicidad
Azken horretan, San Inazioren irudiaren ondoan, hamaiketakoa egingo dute. Oraingoan, ez da beharrezkoa izango ogitartekoa eramatea. Behin ibilbidea amaituta, Attolara itzuliko dira, eta bertatik (aurrez izena emandakoak) Ataungo Urbitarte Sagardotegira abiatuko dira bazkaltzera.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión