Matxalen, Oier, Mikel Uzkudun, Xuban eta Markel udal ordezkariekin. A. N.

Tolosaldea

Lau xarelari irurar ariko dira irailean jokatuko den Munduko Pilota Txapelketan Argentinan

Txapelketa gaur hasiko da irailaren 20ra bitartean, baina irurarrek bihar ekingo diote lehiari

Sábado, 13 de septiembre 2025, 20:34

«Egun berezia» izango da biharkoa Iruran. Herriko lau xare jokalari gaztek 23 urtez azpiko Munduko Pilota Txapelketan estreinatuko baitira. Xuban Lopetegi, Oier Iturbe, Markel Mujika eta Matxalen Mendizabalek Euskal Selekzioa ordezkatuko dute gaurtik irailaren 20ra Argentinan jokatuko den txapelketan.

Publicidad

Xarea euskal pilotako modalitatea izanik ere, Irurara Argentinatik iritsi zen 1919an, garai hartan herriko apaiza zen Joxe Jauregik bere Argentinako ilobaren bisita jaso zuenean. Xuban, Matxalen, Oier eta Markelen bidaiarekin «zikloa itxi» egingo dela hein batean aitortzen dute. «105 urte iraun du, baina ibilbidea eda erraza izan», oroitu zuen Gorka Murua alkateak.

Ez dira Munduko Txapelketan parte hartzen duten lehen herritarrak. 1988an Ina Iturbek ireki zuen bidea eta 1998an Joxi Lopetegi txapeldun izendatu zen. Hala ere, «berezia da Euskal Selekzioaren izenean doazelako», adierazi zuen Muruak. «Ilusio berezia da, baita ardura. Irura ordezkatzen dute, baita Gipuzkoa eta Euskal Herria ere. Ez da ardura makala».

Lau jokalariek Irura herriaren izaera «ondo» ordezkatzen dutela aitortzen dute. «Bi jokalariei etxetik, aitarengandik, datorkie eta beste biek txikitatik» murgildu ziren kirol honetan Ametsa pilota elkartearen bidez, xareak azken 25 urteetan herrian izan duen garapenaren erakusgarri.

Lau gazteak ez dira bakarrik egongo, Mikel Uzkudun irurarra baita Euskal Selekzioko hautatzailea. Azken hilabeteetan lan ugari egin dutela aitortu zuen. Ekaina, uztaila, abuztua eta iraileko lehen bi asteetan gogor entrenatzen aritu dira, «helburua dominetara jokatzea» baita. Zentzu honetan, Udalak izan duen prestutasuna eskertu nahi izan zuen. «Selekzioa prestatzeko trinketea gure esku utzi du, txapelketa behar bezala prestatzeko». Izan ere, «Une historikoa» dela azpimarratu zuen aurkezpenean, bereziki «Euskal selekzioa osatuko duten hiru probintzientzat, eta Irurako lau pilotari egongo dira».

Publicidad

Munduko Txapelketan Frantzia, Uruguay, Argentina eta Espainia izango dituzte aurkari. «Dominen barruan ibiliko gara, ia ziur», zioen baikortasunez Uzkudunek. Aurkari guztietatik Frantzia ordezkatuko duten Iparraldeko jokalariak omen dira urrerako hautagai nagusiak. «Beraiek 22 urte dituzte eta hauek 18», azaldu zuen kasu honetan adinak suposatu dezakeen abantailaz. «Oraindik aurkera gehiago geratuko zaizkie», aurreratu zuen irurarren etorkizunaz.

Lau gazteentzako «ohore handi bat da» Munduko Txapelketa honetan parte hartzeko aukera izatea. «Beti izan da gure ilusioa Munduko Txapelketa jokatzea», adierazi zuen Matxalen Mendizabalek. Gainera, ilusio berezia da txikitatik batera ibili direlako xarean, nahiz eta Xuban gaztetxoagoa den. Lauentzako txapelketa honetan lehen aldia bada ere, Oier Iturbek badauka mota honetako lehiaketetan esperientzia iaz Munduko Kopa jokatzen aritu baitzen Parisen. Aurkezpenean, «urduri ez jartzeko eta disfrutatzeko» aholkatu zien taldekideei. Lehiaketari dagokioez finalera iristeko aukerak ikusten ditu. «Iparraldekoak izango dira aurkari zailenak. Uruguay eta Argentina eta ez ditugu hainbeste ezagutzen; Espainia izango da ere pixka bat gogorra», zioen abiatu aurretik.

Publicidad

Xareko lehiaketan lehenengo bost selekzioen arteko ligaxka jokatuko dute, eta sailkapenaren arabera, lehenengo biek finala jokatuko dute eta multzoko hirugarren eta laugarrenek brontzezko domina. Lehiaketa YouTube bidez ikusi ahal izango da, @TrinqueteCancha2 kanalean. eta Udalak sare sozialen eta webgunearen bidez zabalduko du esteka, partidaak zuzenean jarraitzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad