Berrobi
Lagunarteko giroa nagusiGaur bukatuko dura Berrobiko jaiak, goizean txakolin dastaketa eta arratsaldean herri-kirol jaialdiarekin
Eguraldi ona lagun, giro ederra izan zen Berrobiko San Agustín jaietan. Atzo haur zein helduek ondo pasatzeko adinako egitaraua izan zen. Goiz guztian puzgarriak egon ziren frontoian, baita ur-jokoak beroaz freskatzeko. Gainera, astoan ibiltzeko aukera izan zuten Astotreken eskutik.
Bitartean, eskolako jolasgunean paellan prestatzen aritu ziren buru-belarri lagun taldeak, Tolosako Betike txarangak alaituta, Bide Ona elkartearen eskutik. Hogei paella inguru aurkeztu ziren lehiaketara, bazkarirako estalpea bete zuten kuadrilek dastatu zituztenak.
Festak agurtzeko gaur eguerdian txakolin dastaketa eta sardin-jana egingo da plazan. 15:30ean Mus Txapelketa herrikoia antolatuko du Bide Ona elkarteak eta 18:00etan herri kirol saioa hasiko da Eneko Saralegi, Iker Vicente, Paulo Azpiazu eta Ainhitze Zumetarekin. Iluntzean, zahagi ardia, Karena musika taldeak alaituta.