Kaxianoren kantuekin oroitu zuten lizartzarrek duela 20 urte zendu zen abeslaria
Herritarrek eliza bete zuten musika eta dantza emanaldia ikusteko
A.N.
lizarta.
Domingo, 18 de diciembre 2022, 00:08
Lizartzako eliza ikuslez bete zen Kaxianoren oroimenezko kontzertuan. Iñaki Dieguez bera, Eneko Dieguez, Iker Telleria, Jesus Mari Esnaola 'Xoane', Joxan Goikoetxea, Kristina Aranzabe eta Leire Berasaluze abeslariak Kaxiano zenaren abestiak eskaini zituzten, Onditz Esnaola, Lide Bengoetxea eta Jurgi Errandonea dantzarien parte hartzearekin.
Publicidad
Aurten 90 urte bete izango zituen Kaxianok, eta hogei urte bete dira zendu zela. Abesteko egindako kantuak izan ziren gehienak ostiralean entzun zirenak eta herritarrek ere hainbatetan abestuz lagundu zituzten musikariak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión