Atzo Gabirian egindako lehiaketa desberdinetako irabazleak euren sariekin eta antolatzaileak. BAZTARRIKA
Gabiria

Juan Bautista Sukiaren Errezil sagarrak nagusi

XX. Errezil Sagar Lehiaketa burutu zen atzo Gabirian, 25. azokaren baitan

ARANTZAZU BAZTARRIKA

Lunes, 22 de noviembre 2021, 07:59

Erbie elkarteak XX. Errezil Sagar Lehiaketa antolatu zuen atzo Gabirian. Lau sari banatu ziren Errezil sagar lehiaketa honetan, guztiak maila berekoak. Juan Bautista Sukiak lortu zuen puntuazio onena, ondoren, Anttoni Murgiondo, Xabier Arratibel eta Miren Arrizabalaga sailkatu zirelarik.

Publicidad

Sagar goxo lehiaketan, irabazlea Nekane Agirre suertatu zen. Epaimahaikideek adierazi zutenez, «aurkeztutako sagar goxo guztiak maila handikoak ziren».

Azokak 25 urte bete ditu

Aurtengoan, Gabiriako azokak 25 urte bete ditu, eta horrez gain, berezia izan da pandemiak eskatutako neurri guztiak beteta ere, aurrera egin zuelako. Bertan, errezil sagarraz gain, gazta, sagar tartak, sagar goxoa eta sagar zukua egon ziren salgai, besteak beste. Gainera, azokan Gabiriako hogeita bost ekoizlek parte hartu zuten artisau produktuak, baserriko produktuak eta bestelakoak eskainiz.

Bestalde, Goierri beheko ezti lehiaketa burutu zen eta irabazlea Igor Altuna lazkaotarra izan zen; bigarrena, Juan Elgarresta gabiriarra eta hirugarrena, Joxe Mari Izagirre idiazabaldarra.

Igandea, euri langar eta haize freskoz hasi bazen ere, piskanaka jendea gerturatu ahala, giroa goxotu egin zen Gabirian. Bertako produktuak erosi zituztenen artean, errezil sagar saskikada, Baztarrika gaztandegiko gazta bat eta Oñatibi txiki baserriko sagar zuku botilak zozketatu ziren; bertan, irabazlea 773 zenbakiduna izan zen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad